Irabazleak, podiumean
Brendan Sexton eta Charlotte McShane traitleta australiar olinpikoak izan ziren lehengo igandean Pasai Donibanen izan zen sprint mailako triatloiaren irabazleak. Jende ugari joan zen Donibanera haiek ikustera, eta zaleak hala eraginda giro paregabea izan zen proba guztian zehar.
Xanju taldeko zortzikoteak ere primerako lasterketa osatu zuen, zazpigarren postuan sailkatuz.
Elkartasuna
Lasterketak Eunate Turco eta haren familia laguntzea izan du helburu aurten , 1p36 Delezio Sindromea duten pertsonen alde elkartea sortzeko.
Diru ekarpenak egiteko kontua ere zabaldu dute eta zabalik mantenduko dute hilabete bukaera arte.
200 lagunek eman dute izena triatloiaren II. ekitaldian eta antolakuntza kideak oso pozik dira. Horregatik, Xanju Kirol Klubak eta Itsas Mendik, eskerrak eman dizkie proba ikustera hurbildu ziren bisitariei, eta baita lasterketak eragin zituen trafiko aldaketak eta bestelako eragozpenak ulertu zituzten herritarrei.