Aitor Albisturrek madalenei jarritako bertsoak abestuko dituzte Hibaikako kideek, suziria bota aurretik.
Txupina bota baino lehen abestuko dute bertsoa
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, txupinazoan, bigarren urtez, Aitor Albisturrek madalenei jarritako bertsoa abestuko dute. Iaz EMKEko musika bandako kideek abestu zuten, eta aurten Hibaikakoek kantatuko dute. Iniziatiba horrek, herritarrak txupinazoko “parte aktibo” bilakatzen duela uste du udalak. Herritar guztiak gonbidatu dituzte bertsoa ikastera eta hilaren 21ean ikastera. Xenpelarren Iparragire abila dela doinua du. Azkenekoa puntua ez zaie arrotza egingo:
Madalenak
Nola herriak eraiki diren
harri multzo bat hazita,
gure harriak herri bat dira
bizilagunak bizita.
Madalenetan, festak,
gozatu mutil-neskak
txupinazotik hasita!
Errenterian bizi naiz eta
egin zaidazu bisita