Eraso sexisten kontra, iazko sanferminetako txupinazoan
Pasaiako festetan eraso sexista eta sexualen aurka jarduteko protokoloa ez da nahikoa izan erasoak saihesteko. Lehengo ostiralean, hiru adingabe erasotu zituzten Trintxerpeko karmenetan. Ustezko erasotzailea atxilotu dute.
Udalak erasoa gaitzesteko adierazpen instituzionala zabaldu du gaur. “Gertaera larri hauen aurrean, Pasaiako Udalak gaitzespena adierazi nahi du, eta herritarrak bultzatu nahi ditu ez ditzaten horrelakoak onartu, eta sala ditzaten”, dio udalak adierazpenean.
Era berean, elkartasuna adierazi die “eraso larri hauek pairatu dituzten adingabekoei, eta euren familiarteko eta lagunei”.
Udalak gogorarazi du larrialdietarako egoeraren bat denean, edozein dela ere, laguntza, orientazioa eta medikuaren eta poliziaren zaintza eskuratzeko 112 telefonora deitu behar dela.
Azkenik, mugimendu sozialak erasoa salatzeko egingo duen deiarekin bat egingo duela iragarri du udalak eta herritar guztiei mobilizaziora biltzeko deia egin die.
Adierazpen Instituzionala_trintxerpe 2015-1