Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Elkarretaratzera deitu dute biharko "neurririk gabeko lapurretaren aurka"

Alkatearen soldata igo eta liberatu kopurua handitzeko erabakiak erreakzio ugari eragin ditu

olatz mitxelena
Pasaia
2015/07/27
plenoa

Aldeko 9 boto eta kontrako 7 botorekin atera da aurrera alkatearen soldata igoera

Lehengo ostiralean alkatearen soldata igo eta liberatu kopurua hirutik zazpira handitzeko hartutako erabakiak erreakzioak eragiten jarraitzen du. Herritar talde batek, elkarretaratzea deitu du biharko. 19:00etarako luzatu dute deialdia, Trintxerpeko alkateordetzan. Sare sozialen bitartez zabaldu duten deialdian irakur daitekeenez, “PSE-EEk eta EAJk adostutako neurririk gabeko lapurretaren aurkako elkarretaratzea” izango da biharkoa. Pasaiak Ahal Du-ren balorazioa Ostiraleko udalbatzarrean jazotakoak, eta haren aurreko negoziazioetan gertatutakoak baloratu ditu ere Pasaiak Ahal Du-k. Esan dutenez, protestek eragin dute alkatearen atzerapausoa, eta haien ustez horregatik erabaki du azkenik alkateak, soldata %50 igo ordez, igoera %35era mugatzea. Esan dutenez, Pasaiak Ahal Du filtratu zuen sare sozialetara gobernu taldearen asmoa, lehengo astearen hasieran, eta igoeraren zenbatekoa ezagutzean –lehengo alkateak 33.879,05 euro urteko kobratzen zituen eta soldata 50.997,30 eurora igotzea zen Izaskun Gomezen hasierako asmoa– bizilagunen haserrea pizten joan zela gogoratu dute. Sortzen ari ziren erreakzioak ikusita, Izaskun Gomezek Pasaia Ahal Du-rekin negoziatzen saiatu zela kontatu dute. Esan dutenez, alkateak beren proposamena egin zezatela eskatu zien eta igoera mugatzearen truke jendearen protestak baretzea eskatu zien. Jakinarazi dutenez, Pasaiak Ahal Du-k alkatearen eta bere gobernuaren soldatak izoztea eta oposizioaren soldatak murriztea proposatu zuen. Proposamena, baina, ez zen onartua izan. Gogoratu dutenez, beren eta EH Bilduren kontrako botoekin, azkenik, %35,3ko igoera onartu zuten alkatearentzat, eta %10,4koa bere gobernuko kideentzat. Bide batez gogorarazi dute plenoetara eta batzordeetara justifikaziorik gabe ez doazen zinegotziei soldata kendu ahal izateko beren emendakina aurrera atera zela. Irabazi Pasaia Irabazi Pasaiak, bere aldetik, “lotsagarritzat” jo ditu gobernu taldearen asmoak. Irabaziren arabera, politikariek soldata duina behar dute, baina igoera honi “gehiegizkoa” deritzote, haien iritziz ez delako beharrezkoa eta ezin delako azaldu. Irabazi Pasaiaren ustez, “sekula oparoa izan ez den udaleko diru kutxaren espoliazioa”  suposatuko du igoerak: “Horrek agerian uzten du PSE-EEk eta EAJk beren interesak lehenesten dituztela pasaitarren interesen aurretik”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.