San Pedroko eta Trintxerpeko liburutegietan bilduko dira literatura zaleak, hilean behin, Xabier Etxaniz Rojo idazleak dinamizatuta
Euskarazko eleberriak, Trintxerpeko liburutegian
Hilean behin euskarazko liburu bat irakurri eta aztertzeko asmoz, Irakurketa Kluba antolatu dute lehenbizikoz Pasaiako udal liburutegiek. Urrian hasiko du ibilbidea Irakurketa Klubak, eta ekainera arte izango da martxan. Saioak herriko idazle
Xabier Etxaniz Rojok gidatuko ditu, San Pedroko eta Trintxerpeko liburutegietan.
Saioetan parte hartu ahal izateko aurrez eman behar da izena, eta horretarako liburutegietara jo behar da. Telefonoz – 943 004303– eta
Internet bidez ere bada izena emateko aukera. Irailaren 25era arte dago zabalik izen-emate epea. Nahi duen orok har dezake parte, doan.