Dantza emanaldia baino, kontzertu dantzatua da Adiskideak eta Victoria Eugenia antzokian egingo dute emanaldia ostiralean 20:00etan.
Adiskideak ikuskizuneko entsegua. Argazkia: Estitxu Zabala/Irutxuloko Hitza
Kukaik konpainiak eurekin lanean aritu diren musikariak omendu nahi ditu, eta horren harira,
Adiskideak ikuskizuna sortu du. Dantza emanaldia baino, kontzertu dantzatua da
Adiskideak eta Victoria Eugenia antzokian egingo dute emanaldia ostiralean 20:00etan. Iñaki Salvador pianoarekin, Oreka TX-ko Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartarekin, Sabin Bikandi txistuarekin eta arrabitarekin, DZ DJa musika sartzen, eta Iñaki Telleria perkusioan ariko dira ikuskizunean.
Iñaki Letamendia eta Xabi Azkarate perkusionistak,
KukaiKaxa ikuskizunean parte hartu zuten dantzariak, Patxi Laborda eta Vanesa Castaño dantzariak, Beñat Gartzia albokaria eta Hibaikako arraunlariek ere hartuko dute parte ikuskizunean. Entseguaren
bideoa, Irutxuloko Hitzan ikus daiteke.
Emanaldi bakarra egingo du Kukaik, ostiralekoa.