Hondakinen bilketa zerbitzua pribatizatzearen kontra agertu da sindikatua, eta langilerik ez kaleratzeko eskatu dute
Udal langileen elkarretaratzea, Donibanen, udaletxe parean
Pasaiako Udalak zerbitzuetako hainbat lanpostu amortizatzeko asmoa duela salatu du LAB sindikatuak. Sindikatu abertzaleak esan duenez, udal gobernu berriak orain dela bi aste jakinarazi zion langileen batzordeari zein nolako aldaketak egin asmo dituzten zerbitzuko sailean. 16 lanpostu zeuden arriskuan. LABen arabera, horietatik 9 mantendu eta 7 langile kaleratzea da udalaren azken asmoa.
Langileen batzordeak, ez du proposamena onartu eta langilerik ez kaleratzeko eskatu dute. Diotenez, hondakinen bilketa zerbitzua udalaren esku mantentzea nahikoa litzateke lanpostu guztiei eutsi ahal izateko.
Horixe bera eskatuz, elkarretaratzea egin zuten lehengo ostiralean udal langileak udaletxe parean.