Eneko Gilek Poloniako proiektutik sortutako emanaldia eskainiko du
Wroclawen egin zuen proiektutik sortutako emanaldia izango da eskainiko duena eta horretan oinarrituta, Bruno Schulzen bizitza eta Los pájaros narrazioaren irakurketa publikoa egingo dute.
Eneko Gil dantzari oiartzuarrak inprobisazioan oinarritutako emanaldia emango du gaur Donostia Kulturaren egoitzan (Konstituzio plazan), 20:00etatik aurrera. Wroclawen egin zuen proiektutik sortutako emanaldia izango da eskainiko duena eta horretan oinarrituta, Bruno Schulzen bizitza eta Los pájaros narrazioaren irakurketa publikoa egingo dute Gilek performancea egiten duen bitartean. Dantzari oiartzuarrak berak ere bere esperientzia kontatuko du. Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bat egin zuen udaran, DSS2016EUk eta Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako deialdiaren bidez. Bruno. Kanela koloreko dendak jarri zion izena proiektuari. Irakurri proiektu honen inguruan Eneko Gil dantzariari egindako