Pasaiako Udalak zarata neurketetan espezializatutako enpresa bati agindu dio herriko zarata mapak egin ditzan, eta orain horiek jendeaurrean jarri ditu, interesa duen edonork kontsulta ditzan.
Udaletxean eskuratu daiteke informazio guztia, eta Interneten ere bada,
udalaren webgunean. Ekarpenak egiteko aukera ere badago, udaleko erregistroan entregatuta, edota postaz igorriz.
10.0000 biztanletik gorako udal guztiek egin behar dituzte zarata mapak, legeak hala behartuta. Jendeaurrean hilabete egongo dira.