Bertaratu ziren gurasoek kultur aniztasunean oinarritutako eskola bultzatu nahi dutela esan dute.
Kulturartekotasunaren gainean aritu dira Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko gurasoak. Guraso elkarteak antolatu zuen hitzaldia eta helburua, eskola eremuko kultur aniztasunari buruzko gogoeta egitea izan da. Errenteriako Udaleko Kultur, Aniztasun, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen saileko teknikari Samira Goddi izan da hizlaria.
Bertaratu ziren gurasoek kultur aniztasunean oinarritutako eskola bultzatu nahi dutela esan dute “aniztasuna balio erantsia eta abesrastasun partekatua duen eskola”.