Zortzi miloi euroko
aurrekontua izango du Lezoko Udalak datorren urtean. Hala erabaki zuen atzo udalbatzak EAJ eta PSE-EEko zinegotzien aldeko bozkekin. EH Bildu abstenitu egin zen. Atzo arratsean egindako plenoan Lurraldearen Zatikako Planaren hasierako onarpenari egindako alegazioak berretsi zituen udalbatzak, bestalde, EAJ eta EH Bilduren aldeko botoekin. PSE-EEko zinegotziak berriz, kontra bozkatu zuen.