Atzo banatu zituzten Oarsoarrak Sariak Xenpelar Etxean. Oarsoaldeko Hitza.
Atzoko protagonista guztiak talde argazkian
Oarsoaldean lehena izateagatik eta urteak eta urteak herritarren euskalduntzean eta euskal kontzientzian eragiteagatik Errenteria-Oreretako Mintzalaguna egitasmoari eman diote 2015eko Oarsoarrak Euskararen Saria. Norbanakoen ibilbidea omentzeko saria, berriz, Agustina Pontesta lezoarrak jaso du: euskaltzalea, itzultzailea, lehenetariko andereñoa, bake epaile ohia, kultur sorkuntzan aktibo, justizia alorrean euskararen aldeko ekintzaile… Alor askotan euskararen alde egindako lana aitortu zitzaion lezoarrari.
Sariak atzo arratsean eman zituzten Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean. Naroa Iturri eta Joxe Juan Ugalde kazetariek gidatutako galan, dantza, Elixabete Perez Gazteluren Koldo Mitxelenaren lanaren balioaren aldarria, eta Jon Maiaren “mantxurriano” izaeraren gaineko kontraesan eta garaipenak gozatu ahal izan ziren aretoan; zumaiarrak
Riomundo bere liburuaren zertzeladak azaldu zituen publikoaren aurrean.
Astelehenean, OARSO BIDASOKO HITZAren atari honetan, informazioa zabalago. Behean, ekitaldiaren argazki galeria.