Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Konpromisoaren aurpegia

Omenaldia egingo diote bihar Koxme Lizaso bertsolari, euskaltzale eta nekazariari; eskola zaharreko azkenekotako bertsolaria izanagatik, ez zuen etenik sortu.

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/12/11
Lizaso eta Mitxelena

Jose Joakin Mitxelena eta Koxme Lizaso, Iturriozko festetan 1985ean

Konprometitua. Hitz esanguratsu horrekin definitzen du Antton Kazabon Oiartzungo bertso eskolako kideak Koxme Lizaso: «Oso pertsona konprometitua izan zen bertsolari bezala, euskaltzale bezala eta baita nekazari bezala ere. Ez zen besterik gabe pasa zen pertsona bat, konpromisoa zuen». Bihar egingo diote omenaldia, senide eta lagunez inguratua, 17:30etik aurrera udaletxeko areto nagusian. 1937ko urtarrilaren 16an jaio zen Lizaso, Ugaldetxoko Aldabene etxean. Errenteria-Oreretan hainbat urtez bizitu eta gero, Iturriozko Oiartzabal Berri baserrira ezkondu zen eta zortzi seme-alaba izan zituen Konsuelo Aizpuruarekin. «Gure bertsolari ofiziala izan zen Mitxelenarekin [Jose Joakin] batera. Herri mailako bertsolari izatetik, kanpora ere proiekzioa bazuen», kontatu du Kazabonek. 1950eko hamarkadan hasi zen bertsotan Lizaso, Mitxelenarekin eta Jose Luis Lekuona Lexoti-rekin. Plazaz plaza ibiltzeaz gain, txapelketa nagusietan ere parte hartu izan zuen 1980an, 1982an eta 1986an, eta Gipuzkoako Txapelketan ere aritu zen: 1962ko Gipuzkoako txapelketan finalaurrera iritsi zen, eta 1964koan eta 1966-67koan finalista izan zen.
«Gure bertsolari ofiziala izan zen Mitxelenarekin [Jose Joakin] batera», Antton Kazabon, Oiartzungo bertso eskolako kidea
Oiartzungo bertsolarietatik eskola zaharreko azkenekoetako bertsolaria izan zen, bere ondoren jarri zuten martxan bertso eskola eta bertsolari gazteak orduan hasi ziren. «Bi eskolen artean ez zuen etenik sortu, gazteekin ere hortxe ibili zen», azaldu du Kazabonek. Errenteria-Oreretako Xenpelar bertso eskolako gazteekin ere ibili zen. «Urte zahar egunetan, Ereintzako koroak Dios te salve abesten zuen eta Lizasok koplak inprobisatzen zituen. Urteak eta urteak egin zituen horrela, nik uste azken momentura arte koplak kantari ibili zela», gogoratu du. 2013ko abuztuaren 9an hil zen. Euskaltzale eta nekazaria Nekazari bezala ez zen soilik baserritarra izan. Kazabon: «Sindikatu bat sortzeko ahaleginetan ibili zen. Ez dut esango baserritar oiartzuarren buru izan zela, baina sokatik tiraka ibili zen horietakoa izan zen». Euskaltzale gisa ere, ez zen konformatu haurrak ikastolara bidaltzearekin: «Hor ere bere kezkak eta gogoetak bazituen, euskara batua zela eta ez zela… Horretan ere posizionatu egin zen eta bera euskara berri hori zertarako zen ez zuen ulertzen, h-a zertarako ere… Ez dut esango garai horretan bere posizioa atzerakoia izan zenik, ausarta izan zen».
«Lizasok badu tokia Auspoan; bertsolari gehienek dute euren aletxoa eta berak ez», Antton Kazabon, Oiartzungo bertso eskolako kidea
Jose Joakin Mitxelena gogoan liburua idatzi zuen (Sendoa, 1998), Antonio Zabalak sortutako Auspoa bildumaren 256.a. «Ni Mitxelena izan zelako herri asko ezagutua naz eta gaur ditudan lagun asko ere bai», idatzi zuen liburu hartan, Mitxelenaren arrimoan egon zela aitortuaz. Liburuaren kontrazalean Antonio Zabalak hauxe idatzi zuen: «Orain, berriz, batek mundu hontako lanak egin ondoren [Mitxelenak], besteak [Lizasok] luma hartu eta lagunaren bizitza idazteari gogotsu ekin dio. Bejondeiela Koxme adiskideari». Orain nork hartuko du luma eta Koxme Lizasoren bizitzari buruz idatziko?: «Nik uste Lizasok tokia baduela Auspoan eta toki hori zain du. Bertsolari gehienek badute euren aletxoa eta Lizasok oraindik ez. Larunbateko ekitaldia egun bateko alea izango da, baina abiapuntua izan daiteke Auspoako 331. alea izateko». Erronka mahai gainean utzi du Kazabonek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.