Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"Plaza handi horiek bizitzan oso egun gutxitan tokatzen dira"

Illunben oholtza gainean izango dira bihar Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Plaza berezi eta handi horretara dena ematera joango dira bi bertsolari oiartzuarrak txapela jantzi asmoz.

Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2015/12/18
Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal bertsolariak

Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal bertsolariak

Alaia zu izan zara Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalista, Zarautzko saioan gailenduta. Nolakoa izan da Ilunbera iristeko bidea? Alaia Martin: Txapelketa ez da hasten txapelketaren lehen saioan oholtzaratzen garenean. Izena ematen dugun momentuan, prestatzen hasten garenean, lehenengo bertso eskola horretan hasten da. Orduan lehenengo sentsazioak eta bideak urratzen hasten gara. Niretzat nahiko bide luzea izan da, eta era berean, interesgarria. Kezka eduki dut nahiko garaiz hasi ginelako lanean, ea luze egingo zitzaidan edo nire buruaz aspertuko nintzen, baina nahiko ondo moldatu naiz nire buruarekin, elkarbizitzen ikasi dugu nire buruak eta nik, eta bide polita izan da. Zestoako saioa izan zen lehenengo proba eta nahiko konforme gelditu nintzen sentsazio haiekin eta Zarautzera disfrutatzeaz gain, helburu bat betetzera joan nintzen bereziki, helburu hori finala zen. Orain lau urte, asko espero gabe, gutxi amestuta iritsi nintzen final horretara, eta aurten baneukan nire buruarekin gerra hori, gogo hori ase nahi nuelako, finalera pasa nahi nuelako berriz ere, eta Zarautzera joan nintzen lanera, bertsoak ahalik eta borobilen osatzera. Kontzentratuta joan nintzen, askotan gertatzen zaidalako emozioak gaina hartzea eta gustura baldin banago kantuan emozionatzea. Arinago kantatzen duzu orduan, freskoago, baina horrek arrisku batzuk dakartza teknikari dagokionean, eta nire burua erregulatzen saiatu nintzen. Behin bukatuta emaitza izan zena izanik eta ikusita kasik hilabete neukala finala prestatzeko lasaitu handia hartu nuen. Hamar egunean behintzat halako zen egoeran izan naiz. Deskantsatzeko astebetea ere hartu dut. Berriz ere finalaren eguna begi artean sartu bezain pronto serioago entrenatzen, eguna bisualizatzen eta ilusio horri forma ematen saiatu naiz ahalik eta era emankorrenean plazaratu dadin. Zure bidea luzeagoa izan da Arkaitz… Arkaitz Oiartzabal: Bai nire kasuan nahikoa luze izan da. Alaiak esan duen bezala txapelketa ez da hasten lehenengo saio horretan. Maiatzean izan zen nire lehen saioa, beraz, atera kontuak noiztik ari ote naizen edo bertso eskolak egiten edo txapelketa buruan lantzen. Bidea batez ere luzea izan da, eta gozotik bizi dut luze hori, motza izan balitz seinale txarra izango litzatekeelako. Gustatzen zait txapelketaren barruan sortzen den emozio konbultsoa. Ondo edo gaizki atera txapelketazalea banaiz ni, eta alde batetik plazer bat izan da, eta bestetik desgastea ere handi samarra izaten ari dela sumatzen ari naiz. Finalaren ondoren atsedenalditxo bat hartzeko asmoa badaukat bertso eskola mota honi dagokionean behintzat. Bidean sufrituz izan bada ere une askotan, eskailera maila horiek pasatzen joateak ematen duen plazerarekin gelditzen naiz eta niretzat egia esan,  2015eko txapelketa, esan beharrik ez dago, berezia izango da. Finalean zortzi bertsolari. Horietatik bi emakume… gogoeta horren gainean? Martin: Oraindik ere ez da iristen taldearen erdira emakumeen presentzia, parte hartze kopuruari dagokionez, baina, proportzioa handiagoa da halere, eta 2003tik ez da izan emakume bat baino gehiago finalean. Orduan Amaia Agirre eta Maialen Lujanbio izan ziren. Aurten debutantea tokatu zaigu, saioko gazteena, eta ziurtasun handiarekin heldu dena finalera. Nik uste dut pozgarria dela, eta uste dut ere pausotxo bat izan dela. Oiartzabal: Finaletik kanpo gelditu diren hurrenak, bederatzigarrena eta hamargarrena, bi emakume dira. Presentzia hori finala barruan zein kanpoan goiko postuetan positiboa da. Zer emango duzue Illunbeko biharko saioan? Martin: Hori erantzuteko egunik onena igandea da. Dena ematen saiatuko naiz, ahalik eta kontzentratuen, ahalik eta alaien, ahalik eta ilusionatuen eta ahalik eta kontzienteen egun handia dela eta plaza handia dela. Plaza handi horiek bizitzan oso egun gutxitan tokatzen dira.
Hobetzeko aukera da eta hobetutakoa erakusteko plaza zoragarria Nigan daukadan onena atera nahi dut, plaza handi horri eskaintzeko Alaia Martin Bertsolaria
Tentsio berezi, magia extra bat edukitzen dute eta nire burua  egunaren dimentsioan kokatzera joango naiz, eta bihar eman dezakedana emango dut, biharko finalean dena ematetik ahalik eta gertuen gelditzen saiatuko naiz, eta nire buruari harramazka bada ere, nigan daukadan onena atera nahi dut plaza handi horri eskaintzeko. Oiartzabal: Festa ikusten dut txapelketan eta hala behar du izan. Hilabeteetako txapelketa baten lan baten emaitza da eta festa behar du izan. Oholtzan zortzi protagonista dira, eta kasu honetan ni naiz horietako bat. Izan daitezke faboritoak bat, bi, hiru, lau… Protagonistak zortzi gara eta ez da saio ona aterako zortzi horietatik seik bertsotan eginda eta beste biak ahal dutena eginda. Bakoitzak betebehar bat du final horrekiko, ni saiatzen ari naiz bertara horrela heltzen. Noski ondo pasa behar dudala, inoiz ez dakigulako beste batera helduko garen Jon Maiak esaten duen bezala, eta bakoitza xurgatu behar da. Plaza hori bereziegia da, politegia da eta betebehar sentsazioa badut. Momentuka tentsioan dagoen Xamoa ikusiko da bertan, momentuka zoriontsu dagoena, momentuka gozarazten zaituena… txapelketak ematen duen dinamika horretan, errusiar mendi hori guztia azalduko da. Txerri Eguna, Txondorra itzaliko dute, Emarriren deialdia… zuen falta sumatuko da Oiartzunen bihar. Oiartzabal: Nirea ez asko, uste dut. Martin: Bai, guk ere faltan sumatuko ditugu txerriak eta txondorrak eta gainontzekoak ere [barre artean], ea ez zaigun guri San Martina iristen. Azkenean, garai honetan, Gabon buelta honetan beti dago egitarau zabala, eta denera ezin da iritsi. Guk oso argi daukagu non izango garen eta burua non eduki behar dugun. Bestela herriko ekintza hauetan egongo ginateke, baina guk beste harri bati tiraka ibili behar dugu larunbatean, eta festa beste era batekoa egin beharko dugu. Ziurrenik finalean majo lan eginda geroko gozamena eta festa izango da. Oiartzabal: Herriak gu gonbidatzen gaituen bezala, guk herria gonbidatzen dugu Illunbera. Gurekin izan nahi badute, besoak zabalik hartuko ditugu. Zortzikotearen artean bi oiartzuar. Osasuntsu dabil bertsolaritza herrian? Oiartzabal: Nik uste dut baietz. Aurtengo txapelketan Oiartzuni dagokionez, Ander [Lizarralde], Jon [Martin], Alaia eta laurok egon gara finalaurrekoetan, Euskal Herriko Txapelketarako sailkatuta gaude. Oarsoaldean ere, Xenpelar Bertso Eskolan eta Oiartzungoan ibilia da Haritz Casabal, Manex Mujika ere Xenpelar Bertso Eskolatik pasatutakoa da, eta biek utzi dute beraien marka txapelketan.
Inoiz ez dakigu beste batera helduko garen eta bakoitza xurgatu behar da Nik desio nukeena baino karga handiagoa duen joko bat da txapelketa Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ Bertsolaria
Martin: Bai. Nik uste dut bai herrian eta bai bailaran badagoela osasuntsu bertsolaritza. Anaia [Jon Martin] ez da finalean izango, baina niretzako plazera izan da harekin entrenatzea, eta bere bertsokeraz disfrutatzea entrenamendu horretan eta bide horretan. Ander Lizarralde ere lehenengo aldiz finalerdietara pasatu da, eta poza hori denok konpartitu dugu. Haritz Casabal bera oso ondo ikusi dut txapelketako bide horretan, inoiz baino osoago. Manexekin [Mujika] aukera izan dut bere bertsokera gehiago ezagutzeko, eta horrekin ere pozik nago. Azkenik, Xamoarekin finalera iristea luxua da niretzako.  Nik Oiartzun gehiago ezagutzen dut, eta nik uste dut bertako bertsolaritza badagoela indartsu. Aurtengo txapelketa horretarako positiboa izan da, bai herriarentzat eta baita bailararentzat ere. Jon Maia maila eta eskarmentu handiko bertsolaria izango duzue oholtza gainean lagun eta arerio… Horrek urduritzen zaituzte? Martin: Ez. Nik zenbat eta jende hobearekin kantatu nahiago dut, zenbat eta esperientzia handiagoa izan ondoan daukazunak  hobe. Ziur asko bertsoaldia eramateko esperientzia izango du,  bizitzan esperientzia handiagoa daukanak gai bati kolorea emateko ere akuarela zabalagoa izango du. Poza da niretzat. Gu bertsotan hasi ginenean punta- puntan zebiltzan bertsolariekin kantatzeko aukera izatea luxua izan da. Beldurretik baino zortetik bizi dut nik. Oiartzabal: Jon [Maia] gainera oso hurbileko pertsona da, asko laguntzen zaitu, bere ondoan kantatzea ez da inolako konplexua niretzako, berak ere kontrakoa bilatzen du. Niri gehiago izorratzen nauena altuera da [barre egin du], mikrofonoarekin gora eta behera ibili behar duzulako. Kiniela egiten ausartuko zarete? Martin: Ez daukat batere garbi nork irabaziko duen eta ez nintzateke ausartuko izen bat esatera. Uste dut finala irekia dagoela eta demokraziak irabaziko duela [barrez]. Seguru asko egun onena daukanak, ongien lo egin duenak, gai onenak tokatzen zaizkionak… Puntu gehien biltzen dituenak irabaziko du eta batek daki zein izango ote den. Zer da txapelketa zuentzat? Oiartzabal: Niretzat txapelketa joko bat da. Bertsolaritzan nik desio nukeena baino karga handiagoa duen joko bat da txapelketa. Nik ez dut uste txapelketa irabazten duena denik bertsolaririk onena ezta txarrena ere, joko horretara jolasten zorte, talentu gehiena izan duena baizik. Horrek ez du esan nahi besterik, ordea. Txapelketa hori da, zerbait berezia, zehazki arau hauek dauzkana eta honetara jolasten gara lau urtean behin, bi urtean behin edo nahi dena… baina nik argi daukat nire bertsogintza behintzat ez dela hau, honez gain abanikoa zabalagoa da. Martin: Niretzako hobetzeko aitzakia bat da txapelketa. Nik uste dut beti pausoren bat eman badut nire bertsokeran, azkenean, izan dela txapelketa bat prestatzen, horretan zentratzen eta bilatzen zertara noan, zer gehiago eman dezakedan. Niretzako hobetzeko aukera bat da, hobetzeko eta hobetutakoa erakusteko plaza zoragarri bat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.