San Pedrok emakumeen trainerua uretaratzeko aukera ia baztertu du
Taldea osatzeko saiakera egin du aurten klubak, baina oraingoz ez dute lortu
“Momentuz ez”. Hala erantzun du Sanpedrotarrak Arraun klubeko presidente Josetxo Aranburuk aurten nesken trainerua uretaratuko duten galdetuta. Aranburuk aitortu duenez, aukera aztertu dute, eta mugimendu batzuk ere egin dituzte norabide horretan, baian “ezin izan da”.
Edonola ere, ez du aukera baztertu, nahiz eta aurten “oso zaila” izango dela baieztatu. Nahia badutela berretsi, eta horretarako lanean jarraituko dutela esan du Aranburuk.
Zumaiak ez du aurten nesken trainerurik uretaratuko, baina Hondarribiak bai.
