Eskalantegi kaleko eskulan denda batean piztu da sutea.
Suhiltzaileak, sutea bitartean, lanean
Pasai Antxoko eskulan denda batean sutea piztu da gaurko (asteartea) 07:00ak baino lehenago. Donostiako udaltzainek HITZAri esan diotenez, litekeena da sutea arazo elektriko bategatik sortu izana. 08:00ak pasata zirenean sartu dira suhiltzaileak lokalera, eta ez dute arazorik izan sua itzaltzeko.
Ezbeharragatik Eskalantegi kaleko atari horretako bizilagunak euren etxeetatik atera behar izan dituzte. Donostiako udaltzainen arabera, bi zauritu izan dira: bat eraikina husterakoan eskaileretatik bizilagun bat erori delako, eta bestea kea arnasteagatik. Donostiako Ospitalera eraman dituzte bi zauritu horiek.
Dendak, bere aldetik, sutea izan den inguruan izan ditu kalteak hainbat gai erre direlako eta keagatik belztu delako. Lokalaren barnealdeko zonaldean kalteak txikiagoak izan dira.