Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Odio: "Gure kanta eta mezuek gaurkotasun osoa izaten jarraitzen dute"

Hirugarren diskoa aurkeztuko du Niessen Kulturgunean Odio taldeak larunbatean, 21:30ean. OARSO BIDASOko HITZAk elkarrizketatu ditu.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/01/28
Odio taldeko Mikel, Pikotas eta Ion

Odio taldeko Mikel, Pikotas eta Ion

Duela 37 urte sortu zen Odio taldea Errenteria-Oreretan. Etenaldiak tartean, taldeak jarraitzen du oholtzaz oholtza eta Ratas, putas, policias, proxenetas hirugarren diskoa aurkeztuko du sortzen ikusi zuen herrian larunbatean. Niessen kulturgunean izango da kontzertua 21:30ean hasita Oarsomusikak eta Potencial Hardcorek antolatuta, eta taula gainean ariko da Odiorekin batera gonbidatu gisa El Sonido de la metralla talde iruñearra. Pikotas Odioren ahotsa, letra egilea eta taldearen sortzailetako bat, Ion bateria (90. hamarkadatik taldean) eta Mikel bajistarekin (2011. urtetik taldekide) hitz egin du OARSO BIDASOKO HITZAk aurkezpenaren bezperetan. 37 urte beranduago Odioren kantak eta helarazten dituen mezuak gaurkotasun osoa dutela esan dute hirurek. Larunbatean oholtza gainean dena emango dutela agindu dute Odiokoek. Errepresioa, marginazio soziala, politika bor bor zenean sortu zenuten Odio taldea. Gaur egungo testuingurua ezberdina dela esan daiteke. Halere jendeak erantzuten al du? Ion: Agian aldatu da testuingurua, baina Odioren kanten letrek gaurkotasun osoa dute oraindik, 1980. urteko abestiak izanik ere. Gaur egun langabezia izugarria dugu, errepresioa dago, ezin da oraindik esan pentsatzen duzuna. Garai hartan ez zegoen telebista, ez zegoen internetik, ez zegoen kontsolik, kalean ibiltzen ginen, gehiago ezagutzen genuen elkar… agian hori aldatu da. Pikotas: Errepresio eta biolentzia sistema agian aldatu da, baina mundua berdin berdin dago izorratua… gerrak, mafiak, dena dago kontrolpean. 60 pertsonek dute 3 mila miloik duten diru kopuru bera. Hemen erlatiboki hobeto bizi gara agian, errepresioa disimulatuagoa dagoelako. Gure diskoan Maitane Linazasororen kanta bat dago, Otegi ere espetxean da, hitz egitea nahikoa da espetxean amaitzeko, pentsatzen duguna ezin da esan. Europan sartzea, timokrazia den demokrazia, monarkia erregimen faxista batek ezarria… zer esango dugu, hori demokrazia bada… diseinatu zuten demokrazia lauren artean pastela banatzeko. Sistemak kontrolatzeko daude eta banatzeko beraien artean, baina orain haserre xamar dabiltza mornarkia eta ematen ari diren aldaketekin. Niri izugarri gustatzen zait bandera errepublikarrak ikustea, bozkatzera eta dena joan naiz. Primizia da hori? Pikotas: Bai bai, jar dezakezu bozkatzera joan naizela. PP, PSOE zein Ciudadanos faxistak iruditzen zaizkit. Orain arte, 40 urtean pastela lehen bi horien artean banatu dute, eta orain Ciudadanos etorri da, faxistak dira. Bere ordezkariak badu gazteetako argazki bat eskuarekin keinu faxista egiten, gaztea dela dio… nik gazteetan ukabila altxatzen nuen eta orain ere, ez naiz ezkutatzen. Ciudadanosekoak ezkutatzen ari dira, zentroa direla eta diote baina ez da horrela. Larunbatean aurkeztuko duzue Ratas, putas, policias, proxenetas disko berria. Zer entzungo dute Niessenera joaten direnek? Mikel: Disko honetan 2010 urtean Odio itzuli zenetik egindako kantak bildu ditugu. Batzuk berreskuratu ditugu, bat 2003koa eta bestea 1980. hamarkadakoa grabetzeke zegoelako. Diskoan azken urte hauetako Odio aurkituko du entzuleak. 37 urte Odio sortu zenetik, geldialdiak tartean, eta hiru disko. Zuen helburua ez da izan diskoak grabatzea ezta? Pikotas: Ez zen serioa gure jarduna… Lanik gabe ginen eta gauero parrandan genbiltzan gainera… Ahotsa zatar ondorioz… Pikotas: Garai haietan bai, gaur egun nahikoa fina daukat. Taldekideek nahi dute orduan bezala abestea, baina ezin dut. Orduan gaupasek eragiten zidaten halako ahotsa, orain zaintzen naizenez… [barre artean]. Mikel: Hasierako garai haietan ezinezkoa zen diskoa ateratzea, oso zaila. Bi saiakera egin zituen Odiok baina ez zuen aurrera egin. Pikotas: Vomito eta Diskos Suicidasek proposatu ziguten lau abestiko grabazioa egitea, baina ez genuen egin. Vomitok egin zuen eta boloak ateratzen zitzaizkien non nahi, kokakola bezala egin zuten gora, 400. 000 pezeta ordaintzen zizkieten garai hartan kontzertuko. Orduan ordaintzen zuten, gaur egun ez. Gaur egun 500 euro eskatzen dituzu eta pesetero deitzen dizute. Asko eta asko jo dugu musutruk. Ion: Askotan deitu digute kobratu gabe jotzeko eta joan gara. Baina gero dirua dagoenean, ez dira gurekin oroitzen, La polla records edo Sociedad alkoholika deitzen dituzte, sona handiagoa duten taldeak. Musika gustatzen zaigu, mezua helaraztea gustatzen zaigu, baina gutxieneko bat egon beharko lukeela uste dugu, platerak eta makilak apurtzen ditudalako nik baterian, edo Mikelek sokak… astean bitan entseatzen dugu, gasolina gastatzen dugu… Ez diot dirutza kobratu behar dugunik, baina zerbait… Basura, Rip, Vomito… mailako taldeekin batera aritu zarete oholtza gainean… Ion: Gure garai onetan bai, 1980. hamarkadan. Cicatriz, Kortatu… Azken horiek hain zuzen ere lehen aldiz Patxiku kanpan jo zuten gurekin batera. Une honetan zeintzuk osatzen duzue Odio taldea? Ion: Pikotas, Ion Retegi (90. hamarkadatik) Mikel (2011. urtetik) eta Jafok (2010. urtetik). Mikel zuzara taldeko gazteena. Nola iritsi zinen Odiora? Mikel: Ba hau da Reala bezala, herriko harrobia. Nik aurretik Birracel taldean jotzen nuen, Oreretakoa baita eta egiten genuen bertsio bakarra Odiorena zen. Lagun batek esan zidan Odiok baju jotzailea behar zuela eta erdi txantxetan esan nion prest nintzela ni, Odioren kanta guztiak ezagutzen nituela. Berehala deika nituen. Egia zen Mikelek Odioren kanta denak ezagutzen zituela? Ion: Bai bai, lan ona egin zuen oso. Nik egin nion proba eta oso lan ona egin zuen. Mikel: 25 urtekin sartu nintzen taldean eta Pikotasek adina bikoizten zidan. 25 urteko gazte batek kantak ezagutzeak zer suposatzen du Odiorentzat? Ion: Guretzat izugarria da hori, edo kontzertu batera jotzera joan eta 16 urteko gazteak zure kantak abesten ikustea…izugarria da. Zergatik izenburu hori diskoari? Ion: Iztieta kantuaren estribilloa da. Izenburua berriz, garai batean aipatzen den hori dena bazelako Iztieta auzoan. Iztietako parrokiaren irudia aukeratu duzue diskoa ilustratzeko. Zergatik? Mikel: Iztieta abestiaren harira hartu genuen. Pikotas: Denbora asko pasa dugulako guk parrokia horren kanpoaldean. Ion: 1980. hamarkadan herriko punkiak bertan izaten ziren, bilgunea zen. Gustura zaudete emaitzarekin? Ion: Oso pozik gaude emaitzarekin. Pikotas: Iztietako emakume batek udaletxera deitu zuen kartela ikusi zuelako, eta elizaren argazkiak zer egiten duen bertan galdetzeko. Twitter bidez kexatu zen, haserre omen zegoen oso. Deitu ziguten udaletik. Ez da argazkia, komikia da. 1980. hamarkadako estanpa bat da, makarra guztiak bertan, ez gara apurtzen ari edo halako zer edo zer. Polizia ere azaltzen dela ere esan zuen…. hori ere tipikoa zen gure herrian 1980. hamarkadan. Zer espero duzue larunbateko kontzertuan? Pikotas: Ongi pasatzea, oinarrian. Ez dugu mugarik jarriko. Gure kontzertuetara jende gutxi etortzen da, etortzen dena gustura izatea eta ongi pasatzea espero dugu. Ion: Nahiago dugu gutxi baino onak etortzea, eta ez asko eta txarrak. Pikotas: Betikoak izango dira ziur, kutxa ona egiten dute barran eta ongi pasatzen dute. Garagardoak euro batean dira. Zein da Odioren egoera? Ion: Odiok izan duen garairik onenean gaudela esango nuke oraintxe bertan, 1980. hamarkada kenduta. Oñatiko kontzertua hor da, garai oena izan zen. Diskoa atera dugu, garai hartan atera ez genuena, beraz oso egoera onean dela taldea esango nuke. Pikotas: Ongi etorri zitzaigun diskorik ez ateratzea. Alproja hutsak ginen eta bestela ez ginateke hemen izango orain, gastatua genuke modu txarrean lortutako dirua. Diskoa egin izan bagenu eta astebururo 400.000 pezeta jaso kontzertuko, urtebetean pare bat zisko eginda ginateke, gauero galtzen ginelako… Hura pasa zen. Ni Uruguayko presidentearen antzekoa naiz une honetan, jateko, ongi pasatzeko eta bizileku bat izateko nahikoa badut, diru gehiago ez dut behar. Dirua izan dezakezu, baina horrek ez du zoriontasuna ematen. Zertaz hitz egiten duzue zuen abestietan? Pikotas: Etxe kaleratzeetaz, Iztietako auzoan egoera tragikoan hil ziren lau mutilez, gerraren negozioaz, espolioaz, miseriaz, hori interneten dago zintzilikatuta youtubeko gure kanalean. Lehiotik begira kanta Maitane Linazasoro Topasen (Salamanka, Espainia) dagoen euskal presoak idatzitako kanta dago, euskaraz abestu dut lehen aldiz taldean kanta horrekin. Ion: Ez da egia, Basura taldearekin batera emandako kontzertu batean Eusko Gudariak abestu zenuen Tenerifen 1984an. Pikotas: Conductas alteradas abestian nire buruaz mintzo naiz. Elbarritasun bat dut eta errebisio batean egon nintzenean psikologoa bost minutuz izan zen nirekin, eta jarrera alteratua dudala esan zidan. Eskerrak bost minutu baino ez nituen eman berekin… ordu erdian edozer atera ziteken [barre artean]. Cerebros comprimidos kantan errepresio mentalaz mintzo gara, erlijioa dela, telebista dela… 2003ko kanta da hori. Farmakrazia abestia bildu dugu ere diskoan, eta abesti hori karkaxa batekin hasten dugu. Karkaxa hori OMS Munduko Osasun Erakundeari dedikatzen diogu, Espainiako Osasun Ministroari eta baita Ana Matori ere, jende ugari hiltzen utzi duelako C Hepatitisarekin. Farmaziautiken mafiaz hitz egiten du, HIESArekin hiltzen milaka lagun utzi zituzten… Homo Fatidicus kanta gizakiaz ari da. Chicos Duros kantaren letra eta doinuak berriz, Txirolok egin zituen, Odioren sortzaile eta gitarra jotzaileak eta omenaldi gisa sartu dugu. Exclavos kanta, egungo lan egoeraz mintzo da, eta Barakaldoko Distorsion taldeko bi kidek hartu dute parte bertan. Zein kantarekin sentitu zarete gusturago? Pikotas: Gure haurrak dira kanta horiek guztiak, guk sortuak. Iztieta izan da idaztea gehien kostatu zaidana, zuzen zuzenean ukitzen nauelako, Iztietakoa naizelako eta bidean gelditu zen horietako bat anaia nuelako… gogorra da. Objektiboa izan behar duzu, idazten hasten zara eta sentimenduak datozkizu… zaila da, gogorra. Mikel: Iztieta kanta hemen estreinatu genuen 2013an Madalen Jaietan 2.000 lagunen aurrean, eta jendearengan zer edo zer berezia eragin zuen kantak. Letra eskatu izan digute askok. Ion: Niri gustatzen zaidana da Conductas alteradas. Pikotas: Ziztu bizian kantarazten didazulako, ezta? [barreak]. Mikel: Larunbateko kontzertuan diskoa oparituko dugu sarrerarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.