Hiru partida jokatu dituzte EPLEko jokalariek asteburuan eta hiruretan garaipena lortu dute.
Pala motzean bikain aritu ziren Landareko Pichel eta Eskisabel. Irudian Pichel sakea egiteko unean.
Hiru partida jokatu dituzte EPLEko jokalariek asteburuan eta hiruretan garaipena lortu dute. Erakustaldi bikaina egin zuen EPLEko Iker Urmeneta eskuz binakakoan Lizasok lagunduta. Dena ongi egin zuen Urmenetak partidan, ongi atera, eskuin kolpearekin menderatu eta tanto ugari errematatu.
Ikusgarria izan zen ere pala motzeko partida eta Lanadreko Ibon Eskisabel eta Ruben Pichelek maila handia erakutsi zuten, Donibaneko (Iruñea) aurkariek bezala. Batzokiko jokalariek ere garaipena eskuratu zuten, beraz, plenoa lortu dute Errenteria-Oreretakoek asteburuan.
Euskal Herriko Kluben Liga
Pala Motza Nagusiak
- Landare (Eskisabel-R. Pichel)-Donibane 40-37
Udaberri Txapelketa
Eskuz binakako Nagusiak 1. Maila
- EPLE (Urmeneta-Lizaso)-Ilunpe 22-5
Gomazko Paleta Nagusiak 2. Maila
- Batzokiko (Agirre-Nuin)-Euskal jolas 1 25-22