Bidegaña auzunea txukuntzeko obrak hasi dituzte
Bi hilabete iraungo dute lanek, eta bizilagunek eskatutako aldaketak egingo ditu udalak.
Elizaladeko Bidagaña auzunea egokitu eta berrantolatzeko lanak hasi ditu Oiartzungo Udalak. Bertan bizi direnen eskaerak aintzat hartu ditu udalak obrak egiteko orduan. Horrela, espaloia berritu, argiteriako kableak lurperatu, aparkalekuak berriro antolatu eta seinaleak jarriko dituzte.
Guztira 72.000 euro bideratuko dituzte bi hilabete inguru iraungo duten berritze lanetara. Tarte horretan, trafikoan zein aparkatzeko tokietan aldaketak egon daitezke.