Bibliotekako beheko solairuan egongo da Ikasle Gela. Udala, gainera, ganbara egokitzen ari da, helduentzako ikasle gela izateko.
Manuel Lekuona biblioteka.
Azterketa garaia hurbil dagoela eta, Manuel Lekuona bibliotekako Ikasle Gela astelehenean irekiko dutela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Aste osoan egongo da zabalik, 09:00etatik 17:00etara bitartean. Bibliotekako beheko solairuko gela egokituko dute Ikasle Gela gisa. Arratsaldeko ordu horretatik aurrera, helduei bideratutako gelara igo beharko dute ikasleek, lanean jarraitu nahi badute. Izan ere, bestelako jarduerak egingo dituzte bertan: tailerrak, hitzaldiak…
Leku falta sumatu dutela eta, udala eraikineko ganbara egokitzen ari da, helduentzako ikasketa gela izan dadin. Lanak bukatzen dituztenean, beheko Ikasle Gela, azterketa garaian, 09:00etatik 22:00etara.