Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lezoko PSE-EE, sistema mistoaz: "EAJk iruzur politikoa egin die botoa eman ziotenei"

Lezoko PSE-EE alderdiaren eledunak gogor kritikatu ditu Kepa Garbizu alkatea eta Lezoko EAJ

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2016/02/10
pse lezo hondakinak

PSE-EEko Lezoko kideak, gaurko agerraldian. Erdikoa da Jose Angel Sanchez

Lezoko PSE-EE ez dago ados Lezon hondakinak biltzeko egin duten akordioarekin, sistema mistoarekin, ezta herriko EAJk izan duen jarrerarekin: “EAJk iruzur politikoa egin die botoa eman ziotenei”. Hori esateko, hainbat argudio erabili ditu gaurko agerraldian Jose Angel Sanchezek, alderdiak udalean duen eledunak, “arduragabekeria da akordio hori. Gainera, erabakia ez da hartu ez gurekin, ez Lezo Garbiarekin adostuta”. Martxorako hondakinen kudeaketaren gaineko kontsulta eskatu du. “Akordioak herriaren gizarte giroa gaiztotuko du, eta badakit epe motzera akordioaren kontrako mobilizazioak egongo direla”, ziurtatu du Sanchezek. Sistema mistoa, “atez ateko apaindua” dela uste du: “Ez dut ulertzen nola azken lau urteetan hain kudeaketa txarra egin duen alderdi batekin akordioa egin duen EAJk”. Sanchezek esan du EAJk ez dituela bete hartutako konpromisoak, “ez bosgarren edukiontzia ezartzeko orduan, ezta kontsulta egitekoan ere”. Kritika guztiak Kepa Garbizuri eta Lezoko EAJri zuzendu dizkio Sanchezek. Irmo mintzatu da. EAJri sistema mistoa ezartzeko erabakia berriz ere pentsa dezala eskatu dio, “eta ez badu hori egiten, bosgarren edukiontzia ezartzeko mozioa sartuko dugu”. Sanchezek aspaldi entzun gabe zeuden terminoak erabili ditu zintzilikarioen sistemaren kontra —mistoan errefusa eta organikoa horietan jasoko da—, “jarri nahi duten sistemak garestia, zikina eta deserosoa izaten jarraituko du”. Lezo Garbiaz EAJk eta Lezo Garbia plataformak izandako harremanaz luze mintzatu da sozialista. Esan duenez, atez atekoaren kontrako mobilizazio nahiz sinadura bilketetan era aktiboan parte hartu zuten bai Kepa Garbizu alkateak eta egun EAJren zinegotzi direnetatik hainbat. Horregatik, herriko EAJk Lezo Garbia bere onurarako “erabili” egin duela uste du Sanchezek, “hauteskunde kanpainan herriko lehen indarra izateko Lezo Garbia plataforma erabili dute. Orain, atez atekoa ezarri zenean esandakoari eta adostutakoari muzin egiten diote. Lezo Garbiaren fede onaz baliatu dira”. Hala, Lezo Garbiak sistema mistoaren kontrako mobilizazioak has ditzakeela berretsi egin du sozialistak. “Guk”, jarraitu du, “bosgarren edukiontzia ezartzeko edo galdeketa eskatzeko Lezoko herritarrek egin dezaketen edozein legezko iniziatiba babestuko dugu”.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.