Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Eduki sortzailez betetzen hasiko dira Torrekua hainbat tailerrekin

Hasteko, bitxigintza eta ehungintza sektoreetako ekintzaileek tokia izango dute Torrekua eraikinean. Gaur sinatu dute gaiarekin harremana duten alde guztiek hitzarmena.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2016/02/12
Torrekua eraikinari edukia emango dioten eragileetako ordezkariak, gaurko agerraldian

Torrekua eraikinari edukia emango dioten eragileetako ordezkariak, gaurko agerraldian

Errenteria-Oreretako Torrekuan langintza sortzaileak ardatz izango dituen tailer parte hartzailearen egitasmoa abiatuko dute, Habian! Fabrika Kreaktiboaren egitasmoaren barrukoa. Alde anitzeko egitasmoa da, Errenteriako Udalak bultzatu, Oarsoaldea Garapen Agentziak kudeatu, eta AEK Ikastetxeak nahiz Easo Politeknikoak erabiliko dutelako. Gaur sinatu dute alde guztiek hitzarmena. Tailerrek, esparru sortzaileko proiektu laboralen hastapena eta finkapena bultzatzeko orientatutako mintegi gisa funtzionatuko dute. Hau da, ikasleak geletatik tailer batera eramango dituzte euren hezkuntza prozesua gara dezaten, baina horrelako egitasmoak sorreran dituzten kostuak arinduz. Alde guztiak pozik agertu dira gaur, hitzarmena sinatzeko ekitaldian. Oarsoaldea Garapen Agentziaren izenean hitz egin du Julen Mendoza Errenteriako alkateak, egun bertako presidente kargua duelako. Haren arabera “Errenteriako elkarlanerako eta sektore anitzeko Ekintzailetza Poloaren” barruan ulertu behar da proiektua, baina Errenteriaz harago kokatu du Mendozak egitasmoa, Pasaiako badiaren suspertze estrategiaren zati izateraino. Hortaz, esan duenez, egitasmo irekia da, Oarsoaldea mailakoa, baita zabalagoa ere. Martxo hasieran jarri nahi dute martxan egitasmoa. Hasteko, bitxigintza, ehungintza eta bestelako ofizio batzuetako tailerrak eskainiko dira bertan. Eta elkarlanaren garrantziari erreferentzia egin dio Garapen Agentziaren presidenteak, esanaz, interesgarria eta estrategikoa izateaz gain, inguruko bakarra dela. Oarsoaldearen konpromisoen berri ere eman du, horiek direla tailerraren kudeaketa, dinamizazioa, ekitaldien antolakuntza, aholkularitza, edo herrian erabat instalatzeko laguntza; izan ere, epe jakinerako lagapena izango dute sortzaileek. Zentroak AEG eta Easo hezkuntza zentroetako ordezkariek partekatu dute aurkezpen mahaia Julen Mendozarekin batera. Biek ala biek eskertu egin dute elkarlanerako eta adostasunerako jarrera, euren ikasleek hezkuntza prozesuan behar dituzten baliabideetatik garrantzitsuenetakoa lan mundura hurbiltzea dela argudiatuz. AEGko Amaia Oriaren arabera, euren ikasle eta irakasleentzat aukera handia da beste esparru batzuetara zabaltzeko euren jarduera, “ohiko espazioetatik, ikasgelatik, kanpora”. Ilusioa aipatu du Oriak, “dena ondo atera dadin eskuan dugun guztia egingo dugu”. Easoko Angel Luis del Riok, bere aldetik, esan du Lanbide Hezkuntza mekanika, elektrizitatea eta gisa horretako ikasketa ezagunetatik harago doala, eremu artistikoan aritzen direnentzako hezkuntza baliabideak dituztelako. Eta kolaborazio borondatea nabarmendu du, aldi berean, Torrekuako egitasmoaren giltzarritzat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.