Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Larri gaixorik dauden presoen alde jauzia egiteko eskatu du Sarek

Lehenengo geltokia Errenteria-Orereta izango du dinamika horrek, eta Aitzol Gogorzaren gurasoek hartu dute Juan Gorriti eskultoreak egindako lekukoa.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/02/13
Sare Herritarraren agerraldia

Sare Herritarraren agerraldia

Larri gaixorik dauden euskal presoak espetxeetatik atera eta etxera ekarri nahi ditu Sarek, “‘larriki gaixo’ eta ‘espetxea’ hitzak esaldi bakar batean elkarrekin egon ezin diren hiru hitz direlako”. Adostasunetik konpromisora jauzi egiteko unea da Sareren iritziz eta horren harira nazio mailako dinamika ibiltaria abituko duela jakinarazi du gaur goizean Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean egindako agerraldian. “Sare herritar honek borondateak mugitzeko asmoz tren bat jarri du martxan, giza eskubideen errespetua abiapuntu izatetik, preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen geltokiraino. Ibilbide horretan, larri gaixo dauden presoen kaleratzea ezinbesteko pausua da”. Sarek martxan jarri duen tren horren barrukoa da gaur aurkeztu duten dinamika. Mahaiaren atzean Teresa Toda, Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Aurkene Astibia aritu dira hizlari, eta herritar guztiak deitu dituzte trena hartzera. Beraien atzean, hainbat lagun, tartean Aitzol Gogorza gaixotasun larri eta sendaezina duen preso oreretarraren gurasoak. Lehenengo geltokia Errenteria-Orereta izango du dinamika horrek, eta Aitzol Gogorzaren gurasoek hartu dute Juan Gorriti eskultoreak egindako lekukoa, eta trenari bagoiak txertatzen joango dira, preso gaixoa dagoen herri bakoitzetik pasako baita dinamika. Jose Ramon Abetxuko, Aitzol Gogorza, Garikoitz Arruarte, Gorka Fraile, Ibon Fernandez Iradi, Iñaki Etxeberria, Ibon Iparragirre, Jagoba Codo, Josetxo Arizkuren, Lorentxa Gimon, eta Txus Martin dira larri gaixorik dauden euskal presoak. Sare, gainera, ez da bakarrik ariko lanean dinamika honetan, “gaiaren gainean lanean ari diren herri plataformak bidailagun izango ditugu: Iparra Galdu Baik, Txus Askatu, eta Gorka Fraileren askatasuna eskatuko duen Durangoko plataforma berria ere gurekin ariko dira”. Gorroto espetxe politika Kardiopatia, espondilitisa, miopia magnoa, esklerosia, obsesio konpultsoa, hiesa, brakikardia sintomatikoa, eskizofrenia, crohn gaitza, mingainaren kartzinoma epidermoideoia. Horiek direla egun larriki gaixorik dauden  11 euskal presoen gaixotasunak esan du Astibiak, eta gaineratu du Espainiako eta Frantziako estatuen legeetan gaixo larriek euren eritasunak sendatzeko baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera badago ere, egun larri gaixo dauden euskal presoak espetxean mantentzen dituztela, euren gaixotasuna edozein izanda ere. “Kasu gehienetan askatasuna ukatu eta baldintzapeko askatasunaren aldeko epaiak daudenean, fiskaltzak epai hauen aurkako helegiteak egiten ditu presoaren espetxealdia luzatzeko, mendeku eta gorroto espetxe politika luzatzeko. Horren adibide garbia da Lorentxa Gimonen kasua”, esan du Astibiak. Egungo espetxe politika edozein ikuspegi gizatiarretik at gelditzen dela ere esan dute Sareko kideek, eta horren harira larri gaixorik dauden 11 presoetatik bederatzi dispertsatuta daudela nabarmendu dute, “etxetik ehunka kilometrora, beraien gaixotasunari aurre egiteko ezinbestekoa duten ingurune afektibotik urrun”. Juan Gorritik egindako lekukoa Aitzol Gogorzaren gurasoek hartu dute eta Errenteria-Oreretan izango da hilabetez, eskuz esku Ondarroara helduko da hurrengo hilabetean. Gorritik olerkia eta elkar musukatzen ari diren bi adar irudikatzen dituen marrazkia ere prestatu du, “horrelako bana emango diegu larriki gaixo dagoen preso guztien familiei”, esan du Agirretxek. Errenteria-Oreretako egitaraua Hilabete honetarako dinamikaren barruan Errenteria–Oreretan prestatutako egitarauaren berri eman dute amaitzeko.  Hilaren 24an zineforuma egingo dute, triki poteoak hartuko dio txanda hilaren 25ean, “bertan preso gaixoen gaineko informazioa zabaltzeko aprobetxatuko dugu”. Hilaren 26an 19:30etatik 20:30etara tabernetan bideo bat emango dute eta udaletxeko arkupetan emanaldi bera egingo dute. Hilaren 27an tren bat ibiliko da herrian barrena, “herritarrek mugituko duten trena”, eta geltoki informatiboa egingo dute horren barruan. 13:30ean berriz, Gogorzaren panela dagoen lekuan, alondegi azpian, herri argazkia aterako dute, eta ordu erdi beranduago ekitaldia eta barrikotea egiteko. Ekitaldian bertan, une hauetan Errenteria-Oreretan den lekukoa ondarrutarrei emango diete. Herri bakoitzak bere egitarau propioa izango duela zehaztu du, azkenik, Agirretxek, “helburua da foko bat egotea hilero larri gaixorik dauden preso hauen gainean. Sendagile txosten guztien arabera, kalean behar lukete preso hauek guztiek, eta ez badaude erabaki politiko batengatik da. Giza eskubideen kontrakoa da egun eta minutu bakoitza. Larriki urratzen ari dira giza eskubideak”.
Sarek larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko ekimena abiatu du
Sarek larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko ekimena abiatu du
Sarek larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko ekimena abiatu du
Sarek larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko ekimena abiatu du
Sarek larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko ekimena abiatu du
Sarek larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko ekimena abiatu du
Sarek larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko ekimena abiatu du
Sarek larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko ekimena abiatu du
Sarek larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko ekimena abiatu du
Sarek larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko ekimena abiatu du
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.