Erabakia salatzeko elkarretaratzea deitu du, ostiralerako, 09:30ean, udaletxe aurrean
Portuan, euskal presoen aldeko elkarretaratzea, LABek deituta
Pasaiako Udaleko LAB sindikatuak jakinarazi du, udalak, sakabanaketaren gastuei aurre egiteko preso politikoen senitartekoei eman ohi zien diru laguntza kendu diela. Erabakia gaitzetsi du sindikatu abertzaleak, “bizikidetzari mesede kaxkarra” egiten diolakoan. LABek zehaztu duenez, erabakiak bost preso politikoren senitartekoei eragin die.
Erabakia salatzeko elkarretaratzea deitu du LABek, ostiralerako (hilak 26). Udaletxearen aurrera bilduko dira protestan, 09:30ean, Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko LABek E
uskal presoak lantokietara lemapean hileroko azken ostiraletan egin ohi duen elkarretaratzearekin bat eginez.
Erabakia berriz aztertzeko eskatu
Udal gobernu taldeari erabaki berriz aztertzeko eskatu dio LABek, eta presoen eskubideak errespetatuak izan daitezen lan egiteko, sakabanaketaren bukaera aldarrikatuz. Bien bitartean, baina, diru laguntzei eustekoa eskatu dio, dispertsioarekin amaitu bitartean “gastuak bere gain hartuz kondena bidegabea jasan beharrean diren senitartekoei laguntza emanez”.