Esperientzia berria dela azaldu du Mendozak, eta positiboki baloratu du: "Kultura herritarrei hurbiltzea da azken batean".
Mendoza eta Ugalde hitzarmena sinatzen
Bizarain Ikastolak, Beraun Berri ikastetxean duen liburutegiaren ateak Beraungo bizilagunei zabalduko dizkie. Orain arte Bizaraingo ikasle eta gurasoek jasotzen zuten zerbitzua, beraz, auzotarrek erabiltzea izango dute. Gaur sinatu dute hitzarmena Belen Ugalde Bizarain Ikastolaren zuzendariak eta Julen Mendoza alkateak, eta biek auzo liburutegiak sustatzeko asmoaren barruan kokatu dute egitasmoa.
Esperientzia berria dela azaldu du Mendozak, eta positiboki baloratu du: “Kultura herritarrei hurbiltzea da azken batean”. Proiektu pilotua orain bi urte hasi zen aztertzen Bizarain ikastola, “zuzendaritza eta liburutegiko arduradunek bagenuen gune hori auzoari zabaltzeko nahia eta asmoa, eta hala izango da azkenean”, esan du Belen Ugaldek. Kultur zerbitzuetarako sarbidea oinarrizko eskubide dela udalarentzat esan du Mendozak, bestalde, eta horren harira plan estrategikoaren barruan goikaldean dauden auzuneei zerbitzua emango dien liburutegi-kultur etxea egitea aurreikusia dutela gaineratu du. “Aztertzen ari gara Eusko Jaurlaritzarekin batera Beraun Berri ikastetxeko haur eskola zenean eraikitzea kultur zentro hori. Kokapen egokia duela iruditzen zaigu eta asmoa, 2017an ekitea litzateke”.
Udal liburutegiaren zerbitzu berak
Ekintzak pixkanaka inplemenatzen joango dira Bizaraingo liburutegi horretan Mendozak azaldu duenez, “dagoeneko udal liburutegian egiten direnak Bizarainen ere proposatuz, berriak antolatuta edo egun berezietarako ekintzak txandakatuta”. Bizaraingo liburutegiko ordenagailuek udal liburutegiko katalogora sarbide zuzena dute dagoeneko eta bertatik maileguak egiteko aukera izango dute erabiltzaileek. Hori bai egunbat beharko dute eskatutako hori Bizaraingo liburutegian jasotzeko.
Udal liburutegian egiten diren hainbat ekintza ere egingo dituzte Bizaraingo liburutegian, eta Bularretik mintzora programak, eta baita haur eta gazteei begirako irakurketa klubak (3-5, 6-8 eta 9-12 urte). Liburutegia arratsaldez eta bi orduz izango da zabalik, 16:00etatik 18:00etara eta udan berriz, lau ordu eta erdiz, 10:00etatik 14:00etara.
Ate irekiak
Hilaren 29tik (astelehena) martxoaren 18ra bitartean, astelehen, asteazken eta ostiraletan ate irekien jardunaldia egingo dute Bizaraingo liburutegian zerbitzu berriaren gaineko azalpenak emateko. Bertaratzeko hitzordua aurretik eskatu behar da Udal liburutegiko 943 44 96 35 edo Bizaraingo 943 34 16 45 telefono zenbakietara deituta.
Udal liburutegiaren eta
Bizarainen postara mezua bidal daiteke hitzordua eskatzeko.
Horrekin batera zerbitzuaren berri emateko gutunak bidali dizkiete Beraungo elkarte eta eragileei.