Garazi Ugalde lezoarrak irabazi du euskarazko lan onenaren saria
Garazi Ugalde Pikabea lezoarrak irabazi du XVII. Pasaia Hiria literatur lehiaketa, bigarrenez,
Morfologiak poema-bildumarekin.
2014ean ere sari nagusia irabazi zuen lezoarrak, orduan,
Korapiloak lokarrietan lanarekin
.
Euskarazko bigarren saria
Forma geometrikoak zure baitan lanarentzat izan da, Anartz Izagirre Zubimendi azpeitiarrarena.
Gaztelaniazko lanen artean onena
Anatoema izan da, Álvaro Adrián Perdigón Delgado murtziarrarena. Alejandro Rafael Alagón Ramonek (Huesca) irabazi du gaztelaniazko atalean bigarren saria
Los horizontes necios poema bildumarekin
.
Epaimahaia
Nerea Beldarrain eta Irati Goikoetxea idazleak euskarako epaimahaiko lanetan aritu dira, eta Elena Roman, Jesus Maria Corman eta Felix Maraña izan dira gaztelaniazko epaimahaiko kideak.
Gaztelaniaz 61 poesia-bilduma aurkeztu dira, eta euskaraz zazpi.
Saritutako poema-bildumak liburu banatan argitaratuko ditu Berminghamek. Liburuak etzi aurkeztuko dituzte, (hilak 17), 19:00etan, Trintxerpeko liburutegian, sariak banatzearekin bat.
Izen handiko lehiaketa
Pasaiako sariak 1980. urtean sortu ziren, Pasai Antxoko Altamira Puente liburuzainak bultzatuta. Udalak hasiera-hasieratik hartu zuen sarien sustapena bere gain.
Altamira Puenteren laguntzaileen artean berehala nabarmendu zen Pasaiako zinegotzi eta alkate izandako Xabier Portugal. Berak eman zion jarraipena ekimen honi. Horregatik, gaur egun, bien izena darama lehiaketak: Pasaia Hiria -Xabier Portugal- euskaraz, eta Villa de Pasaia -Altamira Puente gaztelaniaz.
Pasaiako literatur lehiaketa gaur egungo poesiaren bozgorailuetako bat da. Sorreraz geroztik berrogeita hamarretik gora idazlek jaso dituzte sariak, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, eta haien lanak hedatu eta zabaldu egin dira arretaz zaindutako edizioetan. Gaur arte 26 liburu argitaratu dira, 15 gaztelaniaz eta 13 euskaraz.