Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Pasaiako segadari buruzko dokumental bat prestatzen ari dira

Gaur aurkeztu dute proiektua, Donibaneko plazan

olatz mitxelena
Pasaia
2016/03/17
dokumentala

Atzo aurkeztu zuten dokumentala Donibanen

Pasaiako segadaren nondik norakoak azaltzen dituen dokumentala grabatzen hasiko dira Oinatzak Produkzioak-eko kideak. Gaur aurkeztu dute proiektua, Pasai Donibaneko Santiago plazan.  Bertan izan dira Yuri Agirre eta Xabier Otamendi Oinatzak Produkzioak ekoiztetxeko kideak, Pasaiako segadan hildako gazteen senideek eta On Produkzioak-eko kide Iban Toledo. Iragarri dutenez, urtebeteko ikerketa lanaren ondoren, maiatzean hasiko dituzte grabazioak. Urrian grabazioen bigarren faseari ekingo diote eta azaroan, berriz, crowfunding kanpaina abiaraziko dute, finantziazioa osatzeko. Dokumentala 2017ko martxoan estreinatuko dute. Yuri Agirre eta Xabier Otamendik egingo dituzte produkzio eta zuzendaritza lanak. Era berean, errealizazio eta posprodukzio lanetan ‘On Produkzioak’en babesa izango dute, besteak beste. Dokumental bat baino gehiago Dokumentalak kazetaritza ikuspuntua eta ikuspegi narratiboa izango ditu. Gaur zehaztu dutenez, “senideen nahiz gertaeren testigu zuzenak izan zirenen bizipenak, abokatuen iritziak nahiz memoria eta egiaren inguruko gogoetak jasoko dituen dokumental koral bat izango da”. Era berean, gertaeren bertsio guztiak jasotzeko ahalegina egingo dutela adierazi dute. Proiektuak dokumental soil batetik harago joateko bokazioa duela nabarmendu dute gaurko aurkezpenean, egia argitze aldera ikerketa eta dibulgazioan oinarritu den egitasmoa delako. Gertatutakoa ahantzi ez dadin Pasaiako Badia dokumentalak 1984ko martxoaren 22an Polizia Nazionalak Pasaian burututako segada izango du gai nagusi. 1984ko martxoaren 18an Rosa Jimeno ilegalki atxilotu zuen Poliziak. Ondoren kontatuko zuenez, torturatu ostean, eta pistola buruan zuela, Ipar Euskal Herrira dei egin eta Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin hitzordua jartzera behartu zuten. Martxoaren 22ko gauean, Pasaiako badiara zodiakean zetozela, Dionisio Aizpuru, Rafael Delas, Jose Mari Izura eta Pedro Mari Isart gazteak hil zituen Polizia Nazionalak. Julen Elgorriaga orduko Gobernadore Zibilak “enfrentamentu bat” izan zela adierazi zuen. Oso bestelakoa da, ordea, Joseba Merino, txalupan zihoazenetatik bizirik irten zen bakarraren bertsioa. Merinok kontatzen duenez, ez zen enfentamendurik egon, poliziaren tiroak besterik ez. Lehen tiroketan Jose Mari Izpura eta Pedro Mari Isart hil zituzten, eta Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu ostean fusilatu egin zituzten. Miguel Castells, akusazio partikularraren abokaturen hitzetan, Pasaiako segada “Franco hil zenetik jazo den estatu krimenik larriena” da. Kasuaren artxibatzea Epaileak berak hilketa zantzuak daudela aitortu arren, kasua artxibatu berri dute. Artxibatzeari helegitea jarri diotela adierazi eta kasua argitzeko eskatzeko, agerraldi jendetsua egin zuten  otsailaren 27an aste berrogeitik gora senidek, Donibaneko Victor Hugo etxean. Helegitea onartuk ez balute, goragoko instantzietara jotzeko asmoa adierazi zuten defentsako abokatuek.          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.