Gure Esku Dago-k gaur iragarri du asmoa, Xabier Olaskoaga plazan bildu den jendetzaren babesaz
Agerraldi jendetsu baten bitartez iragarri du gaur Gure Esku Dago-k eskualdean herri kontsultak antolatzeko asmoa. Errenteria-Oreretan, Pasaian, Lezon eta Oiartzunen, lau herrietan antolatuko dituzte kontsultak. Lau herriotako lagun ugari izan dira gaur Xabier Olaskoaga plazan, galdeketak egiteko asmoa elkarrekin iragartzeko. Data ere aurreratu dute: 2017ko martxoaren 19an izango da galdeketa. Zehaztu dutenez, herri galdeketa bana antolatuko dute eskualdeko herrietan: Errenterian, Oiartzunen, Lezon eta Pasaiako lau barrutietan—Donibane, Antxo, San Pedro eta Trintxerpe—.
“Galdeketa prestatzeko urte bete dugu aurretik”, esan dute, eta “prozesu sendo eta parte hartzaile bat” abian jarriko dutela iragarri dute, “batetik, eskualdeko herritarrak erabakitzeko subjektu indibidual eta kolektibo senti daitezen” eta “bestetik, antolaketa politikoari buruzko erabakia eztabaidagai” izan dadin.
Dinamizazio kanpaina
Sinadura bilketa abian da; 5200tik gora biltzea da erronka
Urte osoa iraungo duen dinamizazio kanpaina bat prestatzen ari dela iragarri du gaur Gure Esku Dago-k eta kanpaina horren lehen urratsa hurrengo hiru hilabetetan egingo dutela aurreratu dute.
Gaurtik hasi eta ekainaren 4a bitartean hiru erronka zehaztu dituzte: Lehenik eta behin “adosgunea” osatu nahi dute, “galdeketa prozesuaren jarraipena egin eta bermea emateko”; bigarrenik, 5.200 sinadura bildu –gaur bildu dituzte lehenbizikoak–, eta azkenik, herri bakoitzak bere galdera zehaztea. Beraz, ez da galdera bakarra izango eskualde osoan: “Herri bakoitzak erabakitakoa izango da herri bakoitzean galdeketan erantzun beharko dena. Galdera zehazteko prozesua parte hartzailea izango da”.
Handituz doa olatua
Aurtengo ekainean izango dira Gure Esku Dago-k antolatutako lehenbiziko herri kontsultak. Debagoienan era Azpeitian ekainaren 12an egingo dituzte kontsultak, era astebete beranduago, ekainaren 12an, Goierrin, Diman era Bakaikun. Ispasterren ere ekainean egingo dute galdeketa.
Oarsoaldean bezala, datorren urtean antolatzeko asmoa iragarri dure, Bermeok, Usurbilek era Hernanik.
Kontsulten egutegiak badu data berria