June Manjarres, pasa den asteartean.
Haurtzaro Ikastolako ikasle Jaione Manjarres Castrok Resurreccion Maria Azkue Literatur Saria jaso zuen pasa den asteartean, Euskaltzaindiaren egoitzan. Euskararen akademiak antolatzen ditu sariak, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.
Narrazioa eta olerki generoetan maila bakoitzeko hiruna sari eman zituzten. A maila 10 eta 13 urte arteko gaztetxoek osatzen zuten, eta B maila, berriz, 14 eta 17 urte bitartekoek. A kategoriako olerki saileko bigarren saria lortu zuen
Barkamenaren hazia poesia sortarekin.
Ez da sari bat jasotzen duen lehenengo aldia. Oiartzungo Udalak antolatzen duen Prosa eta Poesia Lehiaketan saritu zuten iaz, eta Gipuzkoako Bertsopaper lehiaketan ere aipamen berezia jaso zuen, iaz ere.