Lizeo Eguna bi zatitan banatuta egongo da. Lehenik ikuskizunak eta omenaldiak egingo dituzte Donibaneko kiroldegian, ondoren, bazkaria, dantzaldia eta jolasak ikastolaren egoitza nagusian.
Iazko Lizeo Eguneko irudia, kiroldegikoa
Lizeo Eguna egingo dute igandean Donibaneko kiroldegian nahiz
Pasaia-Lezo Lizeoaren Donibaneko egoitza nagusian. Lehenik, kiroldegian, ikasleen ikuskizunen eta omenaldien txanda izango da. Ondoren, ikastolaren egoitzan, bazkariak, jolasak eta dantzaldia.
Egitaraua 11:45ean hasiko da. Ikastolaren hezkuntza komunitatea osatzen dutenen festa handia egingo dute Donibaneko kiroldegian. Hala, HH, LH eta DBHko ikasleek,
Nahasi, ikasi, aberastu izenburupean dantza eta musika ikuskizuna egingo dute. Horren ondoren, omenaldien txanda: Batxilergoko 2. mailakoei, 1980ko belaunaldikoei, eta erretiroa hartuko duten langileei gorazarre egingo diete.
Ondoren, kiroldegitik Lizeoaren egoitza nagusira. Bertan, 13:30ean haurren bazkaria hasiko da, eta 14:30ean helduena. Behin helduak bazkaltzen hasten direnean, haurrentzat jolasak prestatu dituzte 17:00ak arte. Ordu horretan hasiko da Modestok girotuko duen dantzaldia.
Lizeoak hezkuntza komunitateko partaide orori festan parte hartzeko gonbita egin dio.