Antxoatan ari dira egunotan arrantzaleak
Itsas salbamenduko iturrien arabera, 04:30ean, dei bat jaso dute
Cofradia de Persebellos arrantza-ontzitik, arrantzale bat ondoezik zegoela esateko.
Gizonaren bila irten dira jarraian, Pasaiako portura ekartzeko, baina portuan zela hil da, salbamendurako
Orion itsasontzian bertan.
LABen gaitzespena
Heriotzaren berri izan eta berehala berau salatzeko oharra zabaldu du LAB sindikatuak. Sindikatu abertzaleak salatu duenez, aurten 17 dira Euskal Herrian lan istripuan hildakoak.
“Istripuen atzean lan eta bizi baldintza kaskarrak” daudela defendatu du LABek, eta zentzu horretan “arrantza sektorean ematen diren baldintza gogorrak, eta prekarietatea” nabarmendu dituzte.
LABen iritziz “istripu hauek eta sektore honetan ematen diren bihotzeko eta gaixotasun kardiobaskular kopuru handia ez dira kasualitatea”. “Lan baldintzak oso gogorrak, lan ordu luzeak eta ia deskantsurik gabeko jardunaldiak aurkitzen dira istripu hauen iturburuan”, gaineratu dute.
Arrantza sektorea “behar bezala erregulatzea” eta “bizi eta lan baldintzak hobetzea exijitu” du LABek eta eredu propio eta berriaren alde egitera dei egiten dute.
Azkenik, datozen orduetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatu dute.