11:00etan izango da elkarretaratzea, bihar (hilak 21), San Pedroko kofradia parean, LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta
Berdela deskargatzen Hondarribian.
Pasaian hil den arrantzalearen heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko. LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek egin dute bat deialdiarekin. 11:00etan izango da elkarretaratzea, San Pedroko kofradia parean,
Prekarietatea hiltzailea lemapean.
LABek eta ELAk samina agertu eta arrantzalearen heriotza salatu dute, Pasaiako arrantzalearen heriotza sektoreko langileek pairatzen dituzten lan baldintza gogorrekin lotuz.
ELAk, bere aldetik, lehengo urriaren 28an Hondarribiko beste arrantzale bat hil zela gogoratu nahi izan du, arrantzan ari zela, sarean trabatuta geratu zenean.
Arrantzaleen lan baldintzak hobetze aldera neurriak zehaztea eta lehenestea exijitu du ELAk, erakundeen aldetik orain arte norabide horretan egin diren urratsak ez direla eraginkorrak izan defendatuta.
Elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu eta lan baldintza duinak lortu arte borrokan jarraitzeko konpromisoa hartu du ELAk.