Transferentzia gunerik eta hondakin gehiagorik ez du nahi Errenteriak
Transferentzia gunean Txingudi eta Urola Kostako hondakinak jasotzeko hartutako erabakia bertan behera utzi eta gunea lekualdatzeko eskatu diote San Markori
Mendoza EH Bildu eta Errenteria Irabazizeko zinegotziekin
Apirileko ohiko plenoak GHKri Txingudiko eta Urola Kostako hondakinak jasotzeko hartutako erabakia bertan behera uzteko eta hala egin ezean San Marko Mankomunitateari baimenik ez ematea, eta San Markoko transferentzia gunea itxi eta lekuz aldatzea onartu zuen udalak EH Bilduk eta Errenteria Irabazizek aurkeztutako mozioaren arabera. Mozio horri gaur bertan eman diote sarrera San Marko Mankomunitateak Donostian duen bulegoan Julen Mendoza alkateak, eta San Marko Mankomunitatean udalaren ordezkari diren Bernar Lemos eta Mikel Rodriguezek.
Ez dira bakarrik joan ordea, Errenteria Irabaziz eta EH Bilduko gainontzeko zinegotziak ere bertan izan dira. Gobernu taldea osatzen dute bi alderdiek eta bien babesarekin egin zuen aurrera mozioak. Mozioa erregistratu aurretik adierazpenak egin ditu Mendozak San Marko Mankomunitatearen bulegoaren aurrean. Urola Kosta eta Txingudiko hondakinak San Markoko transferentzia gunean hartzeko Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta San Marko Mankomunitateak hartutako erabakia gogor salatu du Mendozak gaur ere, eta gogora ekarri du Errenteria-Oreretan transferentzia gunea kentzeko “eskaera historikoa” dagoela. Erabakiaren berri izan bezain pronto, mankomunitatean Errenteriako Udalak dituen bi ordezkariek kontra bozkatu zutela esan du gainera: “Gure asmoa transferentzia gunea San Markotik kentzea zen eta erabaki honek kontrako bidea hartzea suposatzen du”.
Alkateak berak San markoko presidenteari gutuna igorri diola esan du, bestalde, “hartutako erabakia birpentsatzeko esaktu diot bertan, eta buelta emateko. Bestalde aurreko hileko plenoak mozioa onartu zuen zentzu berean, hartutako erabakia bertan behera gera zedin eta har zitzaten beharrezko neurriak transferentzia gune hori kentzeko”.
Kamioiak Beraunera
Erabakiaren berri izan bezain pronto salatu zuen gobernu taldeak martxoan GHK-k eta San Marko Mankomunitateak adostutako neurria. Lemos eta Rodriguezek egindako agerraldian, erabakiarekin Beraun eta San Marko zabortegi artean edukiera handiko ibilgailuen 1.000 bidaia gehiago jasan beharko dituztela herritarrek eta bereziki Beraungo bizilagunek esan zuten. San Marko Gipuzkoako hondakinen “topagune” bihurtuko dela salatu zuten orduan.
2014ko abenduan Errenteriako Udalak transferentzia gunea kendu eta San Marko zabortegiaren eremutik kanpo eramateko eskatu zuela gogorarazi du Mendozak, “baina GHK eta San Marko Mankomunitateak entzungor egin diote gure herrian orokorra den eskaerari”. San Marko zabortegiaren itxiera “benetakoa” eta “behin betikoa” transferentzia gunea beste norabait eramaten duenean izango dela esan du amaitzeko alkateak, “eta espazio hori errenteriarrek eta beste milaka pertsonek erabiltzen duten espazio natural babesturako atea bihurtzen denean, alegia, Lau Haizeta parkerako sarrera”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.