Isolamendurik ez! lemapean hamarnaka lagun bildu ziren atzo Niessen merkaltaguneko sarreran, Xabier Goinenetxea preso oreretarrari eta Fresnesen dauden gainontzeko euskal presoei elkartasuna adierazteko.
Elkarretaratzea atzo Isolamendurik ez! lemapean.
Isolamendurik ez! lemapean hamarnaka lagun bildu ziren atzo Niessen merkaltaguneko sarreran, Xabier Goinenetxea preso oreretarrari eta Fresnesen dauden gainontzeko euskal presoei elkartasuna adierazteko. Gose greba mugagabea hasi zuten Goienetxea eta espetxe horretan dauden gainontzeko euskal presoek joan den asteartean Itziar Moreno isolamendutik ateratzeko eskatzeko.
Bederatzi egun beteko dituzte gose greban gaur, eta protesta mantenduko dutela iragarri dute bertako euskal presoek egoera aldatu arte. Elkarretaratzeak barriz, gose grebak jarraitzen duen bitartean errepikatuko dituzte asteartero 19:30ean Niessen sarreran.