Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Fresnes atariraino eramango du elkartasuna Sortuk

Martxa antolatu du Sortuk larunbatean Fresnesko espetxeara bertan diren euskal presoei elkartasuna erakutsi eta isolamendua amaitzeko eskatzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/05/25
Hamarka lagunek eskatu zuten atzo isolamenduarekin amaitzeko.

Hamarka lagunek eskatu zuten atzo isolamenduarekin amaitzeko.

Martxa antolatu du Sortuk larunbatean Fresnesko (Paris) espetxera. Xabier Goienetxea preso oreretarrak eta berekin gizonen moduluan dauden beste euskal presoek hamasei egun bete dituzte gose greban gaur. Goinetxearekin batera Ugaitz Errazkin, Saul Curto, Oier Ibarguren eta Enrique Lopezek bete dituzte 16 egun jan gabe. Espetxe berean diren Ekhiñe Eizagirre eta Itziar Morenok, berriz, hiru egun beteko dituzte gaur gose greban, eta Iratxe Sorzabal irundarrak uko egiten die espetxeko hainbat otorduri. Atzo Hernanin egindako agerraldian eman zuten martxaren berri, eta Errenteria-Oreretatik, Irundik, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik eta beste hainbat herritatik autobusak irtengo dira ostiral iluntzean Fresnes bidean bertan diren euskal presoei sostengua erakustera. Errenteria-Oreretako autobusa Panierretik irtengo da 21:15ean, eta izena berriz, Landare tabernan eman behar dute interesdunek. Espetxe politika mendeku klabeetan kokatu du Sortuk, eta bakartzea eta euskal presoei ezartzen dizkieten salbuespen neurriak “presoen eta beren senideen sufrimendua areagotzea eta gatazka politikoaren konponketa eragoztea” dutela helburu gaineratu zuen. Horren harira indarrak batu eta presio sozial eta politikoa areagotzea proposatu du alderdi politikoak, “mobilizazioak indartzea beharrezkoa da, espetxe politika anker hau amaitu eta euskal preso politiko guztiak etxera ekartzeko”. Elkarretaratzea atzo Errenteria-Oreretan Xabier Goienetxeari hamarnaka lagunek helarazi zioten elkartasuna atzo berriz ere. Elkarretaratzea egin zuten Niessen merkatalgunearen sarreran Isolamendurik ez! lemapean. Elkarretaratzean bertan emandako informazioaren arabera “ahultasuna” sumatzen hasi dira Fresnesen diren euskal presoak hamasei eguneko gose grebaren ondorioz, baina indartsu daudela gaineratu zuten. Hilaren 2an isolamendura eraman zuten Itziar Moreno Fresnesko espetxean den euskal presoa, eta baita konfinatu ere. Neurri horrekin amaitzeko eskatzeko hasi zuten protesta espetxe berean diren beste euskal presoek, eta hasieran esan zuten moduan Moreno isolamendutik atera arte gose grebarekin jarraituko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.