Ekaineko lehen bi asteburutan traza ezberdineko hainbat ekitaldi antolatu ditu talde feministak.
Kolpe Moreak prest ditu ‘Gure armez jabetu gaitezen’ jardunaldiak.
Kolpe Morea talde feministak jardunaldiak antolatu ditu ekaineko lehen bi asteetan,
Gure armez jabetu gaitezen lelopean.
Martxo Morea jardunaldiak egin zituzten duela hiru hilabete, eta orduan jabetu ziren espazio feminista gehiagoren beharra zutela jakinarazi du Kolpe Moreak.
Horrela, udarari hasiera emateko jardunaldiak izango dira datorren hileko lehen bi astekoak. Hiru espaziotan antolatu dituzte jardunaldiak. Ostiraletan, gazteentzako tailerren txanda izango da. Gazteak ez ezik, helduak ere gonbidatu dituzte ekainaren 2an egingo duten hitzaldira. Beste hitzaldi bat egitekoak ziren, hilaren 9an, baina azken orduko eragozpenengatik ez dute egingo.
Azkenik, jardunaldiekin bukatzeko, emakumeek osatutako musika taldeekin kontzertuak egingo dituzte gaztetxean. “Eszenatokian emakumeen taldeak ez dira askotan ikusten. Guk apustua egin dugu talde guztiak emakumezkoenak izan daitezen”, zehaztu dute. Horrela, jai giroa sortzeaz gain, emakumeen ikusgarritasuna ere aldarrikatuko dute, “eszenatokia ere emakumeena delako”. Horregatik guztiagatik, eta feminismotik eragiteko, ekitaldietan parte hartzeko gonbita luzatu du Kolpe Moreak.
Honakoa da
Gure armez jabetu gaitezen jardunaldien egitaraua osoa:
Ekainak 2, osteguna
- Ekonomia feministari buruzko hitzaldia, 18:00etan, Xenpelar Etxean.
Ekainak 3, ostirala
- Eraikitako beldurrak astinduz tailerra, 18:00etan, gaztetxean.
Ekainak 10, osteguna
- Jai herrikoi parekideak bultzatzeko asanblea irekia. Gaiak: Nola egin aurre indarkeriari? eta Sor dezagun egitarau feminista! 18:00etan, gaztetxean.
Ekainak 11, ostirala
- Kontzertua gaztetxean: Bertsxotan, Holy Nuns eta Drumkopters. Iluntzean, gaztetxean.