Lezoko dantzariak bogan daude. Euskadiko Gazteen Aurreskulari Txapelketa eta Neskatxena Txapelketa irabazi dituzte azken asteetan
Dantzari lezoarrak, maiatzaren 14an Legazpian.
Olatz Azkue Lizarazu irabazle, Ibone Alvarez de Eulate Rosa bigarren, eta Ane Jaunarena Cereijo hirugarren. Horiek dira maiatzaren 14an Legazpian egin zen Euskadiko XXII. Neskatxena Txapelketan A sailean (7-12 adin tarteko dantzariak) lezoarrek lortutako emaitzak. Ezin hobeak. Miren Urdanpileta Perezek eta Maren Galvez Garmendiak osatu zuten lezoarren ordezkaritza txapelketako maila horretan. Zorionak denei.
Baina hori bakarrik ez. Txapelketa horretako B sailean (12-15 adin tartekoak), Nora Fraile Urtizberea bigarrena izan zen, eta Maider Aginaga Errastik ere lehia horretan parte hartu zuen.
Azken asteetan Lezoko dantzariek maila oso altua dutela ari dira erakusten herrialdean, eta Euskal Herri mailan egiten ari diren txapelketetan. Legazpiko Neskatxena txapelketako emaitzak horren erakusle dira.
Horrela, mutilek Errenteria-Oreretan joan den larunbatean egin zen
Euskadiko Aurreskulari Gazteen XXX. Txapelketan lortutako emaitzekin, Lezo dantzaren goi-goian dagoela azaltzen dute. Segi horrela.