Mikromatxismorik ezta ere zortzi puntuko zortzi bertso dituen lanarekin gailendu da Legorburu.
Iñigo Legorburu saria jasotzen.
Iurretako Literatura Lehiaketaren bertsopaperen ataleko irabazle izan da Iñigo Legorburu errenteriarra.
Mikromatxismorik ezta ere zortzi puntuko zortzi bertso dituen lanarekin gailendu da Legorburu. Ikastetxeko patioak, parranda giroa eta lan mundua hizpide izan ditu errenteriarrak bere lanean mikromatxismoaren erradiografia egiteko.
Kristina Mardaras bertsolari beteranoaren eskutik jaso zuen saria Legorburuk: 200 euro eta berea zein beste irabazleen lanak biltzen dituen liburua.