Iazko lasterketaren irudi bat. Argazkia: Oskar Zapirain.
Hilaren 12an, igandearekin, egingo dute Intxixu Trail mendiko lasterketaren aurtengo ekitaldia. Izena emateko epeak zabalik jarraitzen du Herrikrosa-ren webgunean (kontsultatu bertan prezioak eta ibilbideak): ibilbide luzerako nahiz motzerako 217 lagunek dute jada izena emanda gaurko egunez (asteazken goiza), 78 luzean (29,5 kilometrokoa) eta 139 motzean (15,5 kilometrokoa). Ikuskizuna ziurtatuta dago, bai parte hartzaileen aldetik, bai eta ibilbideen ikusgarritasunaren aldetik.
Apustu handia egin dute aurtengorako Girizia Mendi Lasterketa taldeko kideek jada mendiko proben mapan toki oso esanguratsua duen lehiari zirrara berezia emateko. Izan ere, lehenengoz prestatu dute aurten ibilbide luzea, exigentzia handiagoa desio duten korrikalarientzat (1.700 metroko desnibel positiboa du). Horrela, proba luzekoak Ergoiendik 09:00etan abiatuko diren bitartean, motzekoek 10:00etan ekingo diote etzi bideari. 10:15erako haur eta gazteen proba prestatu dute.
Sariak lehen hiru emakume nahiz gizonek jasoko dituzte. Lehen oiartzuarrentzat, emakume eta gizon, ere egongo dira sariak.
Mimo handiz, eta aurrerapen handiarekin, prestatu dute lasterketa Giriziakoek. Dena ondo aterako da. Lasterketaren webgunean askoz informazio gehiago dago.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.