2016/6

Bianditz.

Bihar irekiko dute Oiartzungo turismo bulegoa

Fermiñeneko bulegoa uztailean eta abuzutuan irekita egongo da, egunero. Bisitarientzako eskaintza zabala eskainiko dute.

LAB sindikatua, elkarretaratzea

Lonjaren auzian Administrazio Kontseilua akusazio partikular gisa aurkeztea proposatu du LABek

Administrazio Kontseilua gaur goizean bildu da; LABek elkarretaratzea egin du bilera bitartean.

olatz mitxelena
ekaineko plenoa

Etxebizitza hutsak merkaturatzea sustatzea onartu du udalak

Ekaineko plenoan, Alokabiderekin hitzarmena sinatzea onartu dute. Horrez gain, LGBT eskubideen aldeko mozioa onartu dute, aho batez.

In?ude eta artzainak

[Argazkiak eta bideoa] Iñude eta artzain txikiek girotu dute San Pedro Eguna

[Argazkiak eta bideoa] Iñude eta artzain txikiek girotu dute San Pedro Eguneko goiza

olatz mitxelena
oiartzun zutik

Doneztebe plazatik Altzibarkora jaitsiko da Oiartzun Zutik

Asteburuan kanpaldia egingo dute auzoan. Oiartzun Zutik mugimenduak hondakinei buruz sentsibilizatu nahi dute.

Luze jo zuen zabor tasaren igoeraren gaineko eztabaidak atzoko plenoan.

Zaborraren tasa %10 igoko du udalak

EH Bilduk eta Errenteria Irabaziz alderdiek aurretik salatu zutena mantendu zuten, EAJ eta PSE-EEk babestutako errauste plantaren proiektuak eragin duela igoera.

Sanpedrotarra, txupinazoa

[Argazkiak eta bideoa] Aldarrikapenek bete dute sanpedroen hasiera

LGTBI kolektiboaren eskubideen defentsa ez ezik, euskal presoen hurbiltzea aldarrikatu zuten herritarrek txupinazoan.

olatz mitxelena
gazte eguna orereta

Kate guztiak apurtzera dator Gazte Eguna

Larubatean egingo dute Gazte Eguna Apurtu kate guztiak gazte lemapean.

xanistebanetako koadroa
sanpedroak, LGTBI bandera

Herria pozik, sanpedroak hastear direlako

Gaur, 20:00etan, Sanpedrotarrak Futbol Taldeko kideek emango diete hasiera jaiei.

olatz mitxelena

Lartzabalera ere heldu dira jaiak

Bihartik igandera arte egitarau zabala prestatu du haur, gazte eta helduentzat auzoko jai batzordeak.

Aparraren festa, gaur, San Pedron

Bote eta Igel Txapelketa, Begihaundi taberna parean, gaur, 19:00etan.

olatz mitxelena

Otañori aitortza Tourreko etapa irabazi eta 50 urtera

1966ko uztailaren 6an, Tourraren 15. etapan gailendu zen Otaño Fagorrekin, Bourg d' Oissans helmuga zuen 203 kilometroko lasterketan, 120 kilometro ihesita egin ostean.

Pascual eta Lopez Etxezarreta Bizarain liburutegiaren kanpoaldean.

Bizarain liburutegia uda osoan izango da zabalik

Irailaren 2ra arte izango da zabalik astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara.

Bizi_badia bizikleta mailegu zerbitzua aurkeztute gaur.

Garraio iraunkorraren alde egingo du udalak Bizi-Badia zerbitzuarekin

Zerbitzuaren bidez mugikortasun iraunkorra sustatu nahi du udalak eta horretarako, 35 bizikleta eta bost mailegu gune egokitu ditu: bi Trintxerpen, eta bana Antxo, San Pedro eta Donibanen.

Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan poltsa zabalduko dute

Datorren astelehenetik uztailaren 15era bitartean eman daiteke izena. 18 urtetik gorako euskal hiztunei luzatu diete deialdia.

futbito.donibane

25. urteurrenean, Donibaneko futbito txapelketa plazan

Donibaneko futbito txalpelketa larunbatean (uztailak 2) egingo dute. Izena emateko aukera ostirala arte dago.

Ortzadarraren bandera udaletxeko balkoian.

Harrotasunaren egunean, bandera udaletxeko balkoian

Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du Errenteriako Udalak eta ortzadar koloreko bandera zintzilikatu du balkoian.

Manuel Lekuona biblioteka

Konposta guneetara bisitak egingo ditu gaur udalak

Elkarrekin 21 lantaldeak egingo du ikuskaritza. Fanderiako konpostagunea izango da ikuskatuko duten lehena, 13:00etan.

Gehiago