[Argazkiak eta bideoa] Iñude eta artzain txikiek girotu dute San Pedro Eguna

[Argazkiak eta bideoa] Iñude eta artzain txikiek girotu dute San Pedro Eguneko goiza

1936. urteko kintoen omenezko bazkarian bildu dira gaur erretiratu sanpedrotarrek, jaietako egun handian. Meza Nagusian izan dira lehenik, eta aperitiboa egin ondotik bildu dira mahaiaren bueltan. Txikiak izan dira gaur festara biltzen lehenak. Goizean Inude eta artzainen desfilean izan dira, eta arratsaldean berriz, disko festan elkartuko dira, kaian. Salbion, Azken eguzkilore antzezlana ikusteko aukera izango dute aurretik, ondoren buruhandi eta erraldoiekin lasterka ibiltzeko. Helduek, berriz, bertso poteoa dute gaur aukeran, Antxeta inguruan, eta San Pedro Egunari bukaera emateko, karaokea. Egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.