Lartzabalera ere heldu dira jaiak

Bihartik igandera arte egitarau zabala prestatu du haur, gazte eta helduentzat auzoko jai batzordeak.

Auzoetako jaiak hasi dira eta Gaztaño eta Fanderiakoak amaituta, Lartzabal auzoan hasiko dira orain. Bihartik igandera arte egitarau zabala prestatu du haur, gazte eta helduentzat auzoko jai batzordeak. Lehiaketak, haurrentzako jolasak, paella jatea eta antzerkia antolatu dituzte besteak beste. Egitaraua Ostirala, uztailak 1
  • 19:00: Jaien hasiera, txupinazoa eta buruhandiak.
  • 19:30: Etxeko patata tortila lehiaketa.
  • 20:00: Pintxo potea.
  • Umeen eguna denez feriak euro 1ean izango dira haurrentzat.
Larunbata, 2
  • 11:00-13:00: Puzgarriak, tren txikia eta quadak.
  • 16:00-18:30: Puzgarriak, tren txikia eta quadak.
  • 18:30: Haurrentzako askaria Lartzabalgo Auzo Elkartearen aurrean Pizza Sprint eta Telepizzaren eskutik.
  • 19:00: Haurrentzako txotxongilo emanaldia Lartzabalgo kirol gunean, erreka ondoan.
  • 21:00: Herri paella jatea, kirol gunean.
  • 23:00-02:00: Disko festa.
Igandea, 3
  • 09:00: Meza auzoko hildakoen omenez.
  • 12:00: Toka eta bote lehiaketa. Izen ematea 10 minutu lehenago.
  • 12:00: Haur jolasak.
  • 16:30: Apar festa.
  • 17:30: Bizkotxo lehiaketa.
  • 18:00: Txokolate jatea eta festen amaiera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.