Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Otañori aitortza Tourreko etapa irabazi eta 50 urtera

1966ko uztailaren 6an, Tourraren 15. etapan gailendu zen Otaño Fagorrekin, Bourg d' Oissans helmuga zuen 203 kilometroko lasterketan, 120 kilometro ihesita egin ostean.

Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2016/06/30
Otaño bere ibilbidearekin jarri duten txostenaren ondoan.

Otaño bere ibilbidearekin jarri duten txostenaren ondoan.

Luis Otaño Arcelusek Frantziako Tourreko etapa irabazi zuela 50 urte beteko dira uztailean. 1966ko uztailaren 6an, Tourraren 15. etapan gailendu zen Otaño Fagor taldearekin, Bourg  d’Oissans helmuga zuen 203 kilometroko lasterketan, 120 kilometro ihes eginda egin ostean. Mende erdia beteko denean, aitortza egin nahi izan dio Errenteria-Oreretako Laguntasuna Txirrindulari Elkarteak eta baita Errenteriako Udalak ere txirrindulari errenteriar handiari, eta txirrindularitza profesionalaren munduan egin zuen ibilbidea biltzen duen txostena jarri dute Laguntasunaren egoitzaren aurrean. “Jendeak gure herriko txirrindulari honek duela 50 urte lortu zuena ezagutarazi eta gogora ekarri nahi dugu, aitortza egin bere lorpenak ez zirelako nolanahikoak izan”, esan dute Laguntasunako ordezkariek. Txirrindulari koloretsuen irudiak ere jarri dituzte Laguntasunaren aurrean eta Gabierrotako biribilgunean. Luis Otaño Laguntasunako eta udaleko ordezkariekin batera izan da agerraldian. 82 urte ditu egun errenteriarrak, eta gogoan du orain 50 urte irabazi zuen etapa. Urte berean Parisen jokatutako erlojupekoan hirugarren sailkatu zen Otaño. Aitortu du txirrindularitza profesionala utzi zuenetik ez duela berriro bizikleta hartu, baina garaipena lortu zuen bizikleta gordeta duela: “Ez zuen zer ikusirik gaur egungoekin, noski. Bost piñoiko bizikleta nuen. Hamar ordu lan egin eta gero joaten nintzen entrenatzera”. Tourrera bereziki urduri ez zela joaten ere esan du: “Zerbait egitea genuela pentsatuta joaten ginen, lider jartzea genuela, eta asko zaintzen genuen elikadura. Gasdun ura ez genuen edaten, txarra omen zen, eta ura ere neurrian hartzen genuen lasterketa aurretik”. Lehenengo Gipuzkoarra Tourrean Frantziako Tourrean parte hartu zuen lehen gipuzkoarra izan zen Otaño, bigarren euskalduna Loroñoren ondotik. 10 aldiz hartu zuen parte Frantziako lasterketan eta zortzitan amaitu zuen. Guztira 24 garaipen lortu ditu bere ibilbidean eta Espainiako Itzulian bigarren sailkatu zen, eta guztira, 172 lasterketetan sailkatu zen txirrindularia lehenengo hamar postuen artean. “Errodadore bikaina, jaisten paregabea, alor guztietan txirrindulari oso ona”, hala definitu dute Laguntasunako ordezkariek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.