25. urteurrenean, Donibaneko futbito txapelketa plazan

Donibaneko futbito txalpelketa larunbatean (uztailak 2) egingo dute. Izena emateko aukera ostirala arte dago.

futbito.donibane

Aurten ez da irudi hau errepikatuko. Kiroldegian beharrean, plazan egingo dituzte partidak.

Larunbatean (uztailak 2) egingo dute Donibaneko Futbito Txapelketa. Data biribilarekin eta jokaleku bereziarekin aurten: 25 urte beteko ditu, eta Santiago plazan egingo dute. Txapelketan izena emateko epea zabalik dago, ostirala (uztailak 1) arte. Taldeak Itziar eta Remos tabernetan apunta daitezke, baita 943 51 13 23 telefono zenbakira deituz ere. Izen emateak 50 euroko prezioa du, eta gehienez talde bakoitzak 10 partaidekoa izan behar du. Partiden eta taldeen zozketa ostiralean bertan egingo dute, 20:00etan, Itziar tabernan. Bertan jakinaraziko diete parte hartzaileei lehia nolakoa izango den. Sari ederrak izango dituzte lehenek. Honakoak:
  • Irabazleak: garaikurra eta afaria.
  • Bigarrenak: garaikurra.
  • Hirugarrenak: garaikurra eta afaria.
  • Laugarrenak: garaikurra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.