Konposta guneetara bisitak egingo ditu gaur udalak

Elkarrekin 21 lantaldeak egingo du ikuskaritza. Fanderiako konpostagunea izango da ikuskatuko duten lehena, 13:00etan.

Arramendiko baratzean konposta egiten

 Arramendiko baratzean konposta egiten.

Konpostaguneen egungo egoera eta konpostaren kalitatea aztertzeko bisita egingo du udalak gaur. Agustinak, Alaberga, Fanderia eta Gaztaño auzoetan daude konpostaguneak, azken auzo horretan bi. Elkarrekin 21 lantaldeak egingo du ikuskaritza. Fanderiako konpostagunea izango da ikuskatuko duten lehena, 13:00etan. Agustinak, Gaztaño eta Alaberga auzoetara joango dira ondoren erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzera. Ikuskaritza egutegia ezagutzeko edo gaiaren gainean informazio gehiago eskuratzeko webgunean egin ditzakete kontsultak interesdunek. Oraindik auzo konposta egiten ez duten eta interesa duten herritarrek 628 53 23 telefono zenbakira deitu edo WhatsApp bat bidal dezakete edo posta elektroniko honetara mezua bidali.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.