Kate guztiak apurtzera dator Gazte Eguna

Larubatean egingo dute Gazte Eguna Apurtu kate guztiak gazte lemapean.

gazte eguna orereta

Foru Plazan egingo dituzte ekitaldi gehienak

Larunbatean egingo dute Gazte Eguna  Apurtu kate guztiak gazte lemapean. Horren harira, egun osorako egitaraua prestatu dute gazte asanbladako kideek. 10:30etan hasiko dira ekitaldiak, ordu horretan Gazte Olinpiadak egingo dituzte Esmalterian. 13:30ean berriz, ekitaldia egingo dute Foru Plazan eta ordu erdi beranduago bazkaria leku berean. Gazte olinpiadetan parte hartu nahi duten kuadrillek oraindik aukera dute izena emateko. Sindikato tabernan dago zerrenda jarrita eta bertara joan behar dute izena ematera. Bazkarirako txartelak erosteko azken eguna osteguna izango da, eta Sindikato, Landare eta Arkaitza tabernetan eros daitezke 10 euroan. Arratsaldean plazara irtengo dira gazteak antolatu duten poteo animatuarekin. Batukada eta jolasak ere antolatu dituzte. Gau partean berriz, eztarriak probatzeko aukera izango dute Landaren antolatu duten karaokearen bidez. Egitaraua
  • 09:30: Montajea.
  • 10:30: Gazte Olinpiadak Esmalterian.
  • 13:30: Ekitaldia Foru Plazan.
  • 14:00: Bazkaria.
  • Arratsaldean Gazteok Palzara: poteo animatua, batukada, jolasak…
  • 23:00: Karaokea Landaren.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.