San Juan hirugarren sailkatu da, Orioren atzetik.
Estropada bikaina egin dute Hibaikako neskek Zumaian (arg.: hibaika)
Hibaikak irabazi du urteko lehen titulua, Gipuzkoako Txapelketa. Zumaian ospatu da gaur arratsaldean eta nagusitasun osoz irabazi dute beltzek (11:07), ibilbidea osatzeko bigarren traineruak baino zazpi segundo gutxiago erabiliz.
Oreretako taldearekin batera San Juango arroxak ziren faboritoak Zumaian, baina Oriok hortzak erakutsi du eta bigarren sailkatu da, bateleren aurretik. Oarso Bidasoko beste ordezkariak, Hondarribiak, azken tokian bukatu du 2016ko emakumeen Gipuzkoako Traineruen Txapelketa.
Lehen aldia da Hibaikako neskek Gipuzkoako Txapelketako bandera astintzen dutela.
Sailkapena
- Hibaika. 11:07
- Orio. 11:14
- San Juan. 11:25
- Getaria-Zarautz
- Arraun Lagunak
- Hernani
- Hondarribia