Ibañarriko itxitura auzolanean konpontzeko deia egin dute

zaria

Zaria eremua iratze eta otez garbituko dute Larre Planari esker.

Herriko mendietako eremu publikoak txukuntzeko lantaldea sortu zuten duela hainbat hilabete herriko abeltzainek, udalak eta aldundiak. Lantalde hori martxan da, eta herriko abeltzainei deialdia luzatu diete Ibañarriko itxitura auzolanean konpontzeko. Hilaren 16an eta 23an —larunbatak— geratuko dira, 08:00etan, arazoa konpontzeko.

Jakinarazi dutenez, hurbiltzen direnei hamaiketakoa eskainiko diete.

Larre Plana, martxan
Udala eta aldundiak elkarlanean, Larre Plana martxan jarri dute hilabete honetan bertan, Oiartzungo mendi publikoak garbitzeko. Urmendi, Uzpuru-Kauso, Zaria, Bianditz, Bianditz Lepoa eta Antonsoroko eremuak iratze eta otez garbituko dituzte. Iratzea hilabete honetan garbituko dute, eta otea, berriz, datorrenean eta irailean (eguraldiaren arabaera betiere).

Erakunde bakoitzak 30.000 euro bideratuko ditu aurten garbiketak egin ahal izateko. Larre Planak datozen urteetan jarraipena izango duela iragarri dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend