Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Erromeria Egunak dantzan jarriko du Errenteria larunbatean

Herri dantzei eta erromeria giroari bultzada emateko hasi ziren orain 18 urte Erromeria Eguna antolatzen Ereintza Dantza Taldeko kideak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/07/12
Juantxo Maya, Mila Alberro, Ion Collar, alain Maya eta Maddalen Arenaza.

Juantxo Maya, Mila Alberro, Ion Collar, alain Maya eta Maddalen Arenaza.

Erromeria Eguna egingo du larunbatean Ereintza Dantza Taldeak hemezortzigarrenez, eta egitarau zabala prestatu dute aurten ere egun osorako, dagoeneko Madalena Jaien aurrerapena bihurtu den dantzazaleen egun handirako. Azken horiek, dantzazaleak direla egunaren protagonistak esan du Alain Maya Ereintzako kideak, eguna aurkezteko,  antolaketako Juantxo Maya, Maddalen Arenaza eta  Mila Alberro, eta Ion Collar Kultura zinegotziarekin batera egin duen agerraldian: “Herritarrak dira protagonistak, beraiek gozatzen dute egun horretan, eta herritarrik gabe ez litzateke Erromeria Egunik izango”. Txorimaloak, Elizagoein Ahizpak eta Errenteria Musikaleko trikitilariek, Alkarkide txarangak, Errenteriako Gaiteroak dultzaina jotzaileek, Oarsoaldeko txistulariek eta Zubietako joaldunek beteko dituzte bazterrak eguerdira bitartean. 10:45ean diana egingo dute talde horiek guztiek batera. Arratsaldeko erromeria, berriz,  Juan Mari Beltran eta Fernando Jalónen Xirolarrua, eta Aiko taldeen eskutik helduko da. Xirolarrua taldea gainera, Galiziatik zuzenean helduko da Santiago de Compostelan azken diskoa aurkezteko kontzertua eginda. Hauetaz gain, egun osoan zehar, trikitilari gazteak, txalapartariak, irrintzilariak eta talogileak ere izango dira herria girotzen. Leinua Dantza taldearen saioa Goizeko saioan Euskal Herriko dantza ezagunenei tartea eskaintzea erabaki zuten antolatzaileek duela hiru urte, eta herrialde guztietako jendeak parte hartzeari ere garrantzia ematen diotela nabarmendu du Juantxo Mayak. Horren harira, Hiriburu (Lapurdiko) Leinu Dantza taldeak saioa egingo du eguerdian Zumardian, “helburua da Euskal Herrian dauden dantza tradizionalak herritarrei erakustea”. 13:30ean izango da lapurtarren saioa. Herri bazkaria antolatu dute aurten ere Koldo Mitxelena plazan 14:30ean. 400 lagun bilduko direla aurreikusi dute antolatzaileek eta txartelak Arkaitza tabernan, Belen gozotegian, eta Paki dietetika zentroan eros daitezke 15 euroan helduentzat, eta 10 euroan haurrentzat. Herri dantzei eta erromeria giroari bultzada emateko hasi ziren orain 18 urte Erromeria Eguna antolatzen Ereintza Dantza Taldeko kideak: “Hemezortzi urte beranduago, apurka-apurka, aurrerapausoak ematen ari garela esan dezakegu, eta baita ere jaialdia sendotu egin dela”. Urtero egiten duen lana eskertu dio Ereintza Dantza Taldeari Collarrek udalaren izenean. Eta eskertzekin jarraitu dute antolatzaileek. Izan ere, udalaren laguntza eta herriko saltokien laguntzarik gabe Erromeria Eguna antolatzea ezinezkoa litzatekeela esan dute: “Herriko saltokiek musika, dantza eta kulturaren aldeko apustua egiten dutela agerian dago. Haien ekarpenei esker jarraitu dezakegu lanean”. Gonbitea egin du Ereintza dantza taldeak: “Errenteria-Oreretako plazan dantzan ikusi nahi zaitugu jo eta su. Zatoz dantzara plazara”. Errenteria Dantzan, igandean Larunbatean bezala, igandean ere dantzak izango du protagonismoa Errenteria-Oreretan, Ereintza Dantza Taldearen eskutik ere. Errenteria Dantzan egingo dute, eta bertako dantzariekin batera Mazedoniako Orce Nikolov taldea izango da oholtza gainean 19:00etatik aurrera Zumardian. Egitaraua
  • 10:45: Diana herriko kaleetan zehar.
  • 11:30: Hamaiketakoa Koldo Mitxelena plazan.
  • 12:00: Kalez kale, musikari eta dantzariak herriko kaleetan.
  • 13:30Leinu Dantza Taldearen (Hiriburu, Lapurdi) Saio Zumardian.
  • 14:30: Herri bazkaria Koldo Mitxelena plazan. Menua:  Entsalada epela, piper beteak pikilo saltsan, marmitakoa, izozkia, kafea eta edaria.
  • 18:00: Erromeria Zumardian Alkarkide txaranga, Xirolarrua eta Aiko taldeekin.
       
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.