Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Guinnessen liburuan izango da Lezo

Guinness World Records-en sartu nahi du Betizutik Dantzazaleok taldeak. Horretarako 1.000 muxiko dantzan batera jarri nahi ditu Lezon. Urriaren 30ean izango da erronka eta hura prestatzeko gogor ari dira lanean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2016/07/15
ilustrazioa.guinness.lezo

1.000 pertsona jarri nahi dituzte muxikoak dantzatzen.

Muxikoak dantzatzen bildutako talderik handiena batu nahi dute Lezon datorren urriaren 30ean, 1.000 lagun. Erronkaren atzean Lezoko Betizutik Dantzazaleok taldea dago, eta helburua, berriz, erronka gaindituta Guinness errekorren liburuan sartzea dute. Julen Conde Betizutik taldeko kidearena izan zen ideia: «Gauza garrantzitsu guztiak bezala sortu zen [barre egin du]. Ez zegoen halako errekorrik eta gehiegi pentsatu gabe proposatu nuen. Leloa 1.000 baietz da». Joan den abendu amaieran idatzi zuten gutuna Guinnessean parte hartzeko, erantzuna jasotzeko esperantza handirik gabe, baina erantzuna heldu zen, «apirilean esan ziguten gure erronka onartuta zegoela». Une hartan ohartu ziren hartutako erabakiaren dimentsioaz, eta dagoeneko lanean ari dira, «denbora gainean dugu eta». Bosgarren igandetako muxikoak antolatzen ditu Betizutik taldeak, «150 eta 200 muxiko artean etortzen dira Lezora. Erronkak, ordea, gainditu egingo du guk normalean egiten duguna. Mila lagunentzako azpiegiturak atondu behar dira: komunak, arropa jasotzeko guneak, DYAri deitu, eta denak dantzan jartzeko eremua ere egokitu beharko dugu». Gurutze Santuaren plazan ez dira sartuko, eta Goiko Plaza aukeratu dute erronka egiteko, «probalekua, auto aparkaleku gisa baliatzen duguna ere erabili beharko dugu, egokituta, dantzatzeko». Babesleen bila Udalak babestu egin du iniziatiba, eta horretarako beharrezko azpiegitura jarri du antolatzaileen eskura. Eratorritako gastuak ordaintzeko dirua lortzeko, berriz, kanpaina abiatu du Betizutik-ek, «2.000 euro behar ditugu erronkari erantzuteko, eta donazioak egingo dituzten babesleen bila ari gara». Guinnessean Lezoren izena sartuko dela esan du Condek, «lehenengo aldia delako halako erronka proposatzen dena eta betirako geldituko da bertan erregistratuta, norbaitek gainditu ala ez». Horrek Lezo munduan ezagutaraztea ekarriko duela gaineratu du, «Guinnessa eskaparatea da, eta jende guztiak ikus dezake. Hemen dantza egiten dugula jakinaraziko dugu, eta euskara sustatzeko bidea ere bada, muxikoetan dena euskaraz egiten dugulako». Erronka 12:00etan egingo dute, baina egun osorako egitaraua prestatu dute. Muxikoen ondoren kantu poteoa egingo dute eta bertsolari eta dantzariek girotutako herri bazkaria, ondoren. Arratsaldean, berriz, erromeria egingo dute. Lezoarrak zein dantza gustuko duten guztiak plazaz gozatzera deitu ditu Condek, «plazari, garai batean zuen protagonismoa itzuli nahi diogu». Eta batez ere gazteengana jo du, «belaunaldi berriek ere parte hartzea garrantzitsua delako». Erronkan parte hartzeko izena aurretik emateko epea zabalduko du Betizutik taldeak, eta dantza ikastaroak antolatuko dituzte,«datak zehaztu gabe daude momentuz». Urriaren 30ean ere izango da izena emateko aukera. Erronka balekoa den edo ez erabakitzeko bi epailek gertutik jarraituko dute dena, baita beste 20 lagunek ere, partaideak ongi dantzatzen ari diren ikusteko. Erronkak ez du atzera bueltarik. Lanean gogoz ari dira Betizutik Dantzazaleok taldekoak hiru hilabete barru Lezoren izena munduan barrena eramateko,
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.